banner-ehu-wguest-english

wifi-ehu-wguest

WiFi EHU-wGuest

Zerbitzuaren helburua eta sarbidea

  • Definizioa: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) datuen sarerako eta Interneterako konexioa gailu mugikorretatik.
  • Hartzaileak: UPV/EHUkoak ez diren taldeak, UPV/EHUko ekitaldi ofizial batera etorri direnak (ikastaroak, biltzarrak, hitzaldiak edo behin-behineko beste edozein ekitaldi).
  • Eskaera: Gonbidatuentzako sinestamendua eskatzea (IIek edo AZPko langileek ematen dute).
  • Zerbitzurako sarbidea: Unibertsitateko WiFi eremuetan EHU-wGuest sarera konekta daiteke, UPV/EHUkoa izan ez arren. Konexioa era pertsonalizatuan (autentifikazioa egin behar delako) baino ez-seguruan (datuak zifratu gabe igortzen direlako) egiten da.
  • Deskribapen laburra: UPV/EHUko WiFi EHU-wGuest zerbitzuak haririk gabeko konexio eskaintzen du Unibertsitateko eremu publikoetan eta pribatuetan. Hala, bai datuen sare korporatibora bai Internetera sar daitezke gonbidatuak, bateragarriak diren gailu mugikorretatik.
  • Zer hizkuntzatan eskaintzen den zerbitzua: Euskara, gaztelania eta ingelesa.
  • Zerbitzuaren arduraduna: IKTen Gerenteordetza.
  • Internetetik eskuragarri: Ez aplikagarria
  • Autentifikazioa: Radius.
  • Baimen emailea: Ez aplikagarria

Erabiltzeko argibideak

Erabilera-gida laburra:

  1. WiFi sarera konektatu (EHU-wGuest).
  2. Nabigatzaile bat ireki eta edozein URL idatzi. Horren ondorioz, autentifikazio-pantaila agertuko da.
  3. Baimenak idatzi.
  4. VPN tunel bat egin, datuen isilpekotasuna bermatzea beharrezkoa izanez gero.
  5. Nahi den orrialdera nabigatu edo sarera konektatzea behar duen programa abiarazi.

Eskuliburuen Katalogoa eta Erabiltzaile Gidak:

Zerbitzuaren baldintzak

Eskakizunak

  • Gonbidatuentzako sinestamendua izatea (IIek edo AZPko langileek ematen dute)
  • Baldintza teknikoak betetzen dituen gailu bat edukitzea

Zerbitzuaren baldintzak eta mugak

Zerbitzua sarbide-puntuen bidez eskaintzen da (Access Point edo AP), eta puntu horiek, zerbitzua erabilgarri dagoen lekuetan daude. APek antena bat edo gehiago dituzte, gailu mugikorrekin komunikatzeko.

APek irismen eta ahalmen mugatua dute, eta beraz, konektatutako bezero kopuruaren eta erabileraren arabera zerbitzua moteldu daiteke, behin-behinean.

Bestalde, espazio erradioelektrikoa faktore askoren mende dago, eta faktore horiek seinalean eragina dute, eta horrenbestez, zerbitzuan. Besteak beste, faktore hauek hartu behar dira kontuan: inguruneko elementuak (ateak, hormak, altzariak, etab.), seinalea ahultzen dutelako; igorpen-bide berak erabiltzen dituzten beste elementu batzuk (AP piratak, WiFi konexioa duten inprimagailuak edo gailuak), interferentziak eragiten dituztelako; edo jatorrizko seinalea moteltzen duten eta komunikazioak eragozten dituzten gailuak (mikrouhin labeak, ikerketa-tresnak, etab.). Horregatik guztiagatik, WiFi zerbitzua ez dago pentsatuta ingurune kritikoetarako edo gutxieneko erabilgarritasuna behar den inguruneetarako.

Segurtasun-gomendioak

Espazio erradioelektrikoko seinaleak igortzen eta jasotzen dituzten beste gailu batzuk erabiltzeko garaian hartzen diren neurri berak hartu behar dira.

Erabilera-politikak

WiFiaren estaldura mapak

Mapa hauetan ikusi ahal izango duzu UPV/EHUko eraikinetan non dauden jarrita WiFi-ko Sarbide Puntuak (AP) eta hauen estaldura teorikoa:

Lotura duten zerbitzuak

EAZ harremanetarako