wifi-baldintza-teknikoak

WiFi zerbitzua erabiltzeko baldintzak

  • Ordenagailu eramangarria:
    • Windows XP/2000:
      • Service Pack 1 duen Windows XP: SP1 duen Windows XPn Microsoften Q815485 eta KB826942 adabakiak jarri behar dira:
      • Service Pack 2 duen Windows XP: Ez da adabaki osagarririk instalatu behar.
    • Windows Vista/Windows7: SecureW2 erabili behar da.
    • Debian GNU / Linux: Debian GNU / Linux-en wpasupplicant bezeroa instalatu behar da.
    • Mac OSX: Ez da software osagarririk instalatu behar.
  • Hari gabe sareratzeko ekipoa: Gaur egungo ordenagailu eramangarri asko osagai horrekin heldu dira. Bestela, funtzio hori betetzen duten PCMCIA txartelak edo USBak ditugu. Hardware horrek IEEE 802.11b/g estandarra bete beharko du eta WPAkin (zifratua) bateragarria izango da.
  • Eskatzaile egokia: Sareko konexioa egiaztatua da eta komunikazioa, berriz, zifratua. IEEE 802.1x estandarra erabili da; hain zuzen ere, EAP-TTLS-PAP metodoarekin egiaztatzen dena eta AES duen WPA2arekin zifratzen dena. Hardwarekin batera softwarearen osagai hori (eskatzailea) jarri ohi da. Eskatzaileak aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, banaketa askeko SecureW2 erabili daiteke windowsen.
  • Sareratzeko Kontua eta Pasahitza: Erabiltzaile guztiek datuen sarera sartzeko beharrezkoak diren egiaztatzeak eduki behar dituzte. (EDUROAMi atxikitako erakunde bati dagozkion egiaztatzeak dira horiek).
  • Softwarearen konfigurazio egokia: Hari gabeko sarea eduroam izenarekin argitaratzen da; beraz, Egiaztatzea (EAP-TTLS-PAP) eta Zifratzea (AES duen WPA2) zehaztu eta sareratzeko egiaztatzeak eman ondoren, erabiltzailea sarera konektatu ahal izango da. Sareratzeko egiaztatzeei dagokienez, EHUko erabiltzaileekerabiltzaile/pasahitza modua erabiliko dute; bestalde,  erakundearen erabiltzaile@dominio/pasahitza modua denentzako baliagarria izango da.