inf_becas_y practicas_anuales

Desgaitasunak dituzten pertsonei zuzendutako beken eta praktiken deialdiak

“Sumando Energía” programaren III. Deialdia aurkezten dute, desgaitasunak dituzten ikasleentzat

Repsol eta Fundación Universia erakundeek beka hauek aurkezten dituzte, Repsolen praktikak egitearen bidez enplegagarritasuna bultzatzeko asmoz.

Esteka: 2020-2021 Deialdirako esteka

ONCE Fundazioaren "Oportunidad al Talento" Bekak

ONCE Fundazioaren beken programa, unibertsitateko ikasleen lan inklusioa bultzatzeko.

Programak desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleek graduko edo graduondoko titulua gainditzeko praktika curricularrak eta prestakuntza osatzeko curriculumetik kanpoko praktikak egin ditzaten errazten du.

Esteka: 2022-2023 ikasturteko deialdia

Desgaitasuna duten pertsonentzako beka deialdia. Lantegi Batuak-en praktikak

Lantegi Batuak enpresak beka baten deialdia luzatu du,UPV/EHUrekin batera. Beka horren xedea, UPV/EHUko desgaitasunak dituzten ikasleen eta tituludunen enplegua lortzeko aukerak gehitzea da,  Lantegi Batuak enpresaren lantegiren batean 6 hilabeteko praktika ordainduak eginez.

Esteka: 2023-2024 ikasturteko deialdia

Gureak Praktika-bekak

Gureak taldeak “GUREAK BEKAK” deialdia jarri du martxan. Beka honen helburua, enpresetako praktika akademikoen bidez, ezgaitasuna duten ikasleei enplegagarritasuna eta lanbide etorkizuna garatzen laguntzea da.

Esteka: 2020-2021eko deialdia

Bekak Fundación ONCE-CRUE. Desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzako praktikak

Desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzako praktika programa. Bere helburua kanpoko praktika akademikoak egitera bultzatzea da, lehen lan esperientziara sarbidea erraztuz eta lana lortzeko aukerak hobetuz.

Esteka: 2023-2024ko deialdia

Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko bekak

Enpresetan lan-praktikak egiteko edo gazte-ekintzailetza bultzatzeko.

Esteka: 2023-2024ko deialdia

Santander Bekak | Upskill your Talent 2022, desgaitasunak dituzten ikasleentzat

Online prestakuntza-programa bat, lau ikastaro dituena aukeran, eta esperientzia-ikaskuntzako eredu bati jarraiki, Lidergoa, Komunikazioa eta Eraginkortasuna, Pertsonal Branding edo Digital Soft Skills hobetzeko aukera emango dizuna, zure erritmoan.

Izen-ematea zabalik 2022-11-07 arte

‘Santander Start’ desgaitasuna duten unibertsitateko Ikasleentzat Madrileko bere egoitza korporatiboan lan praktika hezigarriak egiteko programa

Unibertsitateko ikaslea bazara eta desgaitasunen bat baduzu, Banco Santander-ek, Universia Fundazioaren laguntzaz, praktika hauetan parte hartzera animatzen zaitu, eta ingurune berritzaile eta digital batean zure potentzial guztia garatu ahal izango duzu. ‘Santander Start’ programaren bidez, talde bateko kide izango zara, proiektu errealetan parte hartuz, eta zure behar eta kezken arabera diseinatutako prestakuntza-jardueretara sarbidea izango duzu.

Praktikak maiatzatik abenduaren 31 arte iraungo dute eta ikasketarako diru-laguntza lehiakorra emango da.

Izen emateko epea zabalik 2023ko urtarrillaren 27 arte.

Esteka: 2022-2023ko deialdia

Unibertsitateko tituludunentzako Talentum beka. % 5eko erreserba desgaitasuna duten pertsonentzat

SEPI-Telefonica fundazioak beka horietarako deialdia egin du, unibertsitateko tituludun gazteei edo gehienez ere 30 ECTS kreditu gainditu gabe dituzten ikasleei edo lanbide-heziketako goi-mailako tituludunei TELEFonica lantokietan prestakuntza praktikoko aldiak emateko. Praktikak tutore batek gainbegiratuko ditu.

2023-2025eko deialdia

Interesatzen bazaizu, izena eman dezakezu prozesuari buruzko informazio guztia jasotzeko: bekak abian jartzeko datak, izena emateko webgunea, epeak, etab.

urteko beka eta praktiken deialdiak