Apoyo lingüístico en línea (aplicación OLS) Educación Superior Bikoiztu 4

SAREKO LAGUNTZA LINGUISTIKOA (OLS)

Irudia

 

 

OHARRAK

Irudia
Gaur egun, ez da nahitaezkoa OLS hizkuntza-proba egitea . Hala ere, egoera hori aldatu egin daiteke 2024/25 deialdian zehar, , eta nahitaezkoa izan daiteke egitea. Hori gertatzen bada, posta elektronikoz jakinaraziko da eta orri honetan argitaratuko da.             2024/01/16

 

 

 

1.- Zer da OLS

Europako Batzordeak Erasmus+ mugikortasunetan parte hartzen dutenei laguntza linguistikoa emateko sortutako tresna bat da. 

Partaideek beren atzerriko ikasketa edo praktiketan erabiliko duten hizkuntzaren ezagutza hobetzea da tresna horren helburu zehatza. Hala, esperientzia horri ahalik eta etekin handiena ateratzea eta aurrerapena neurtu ahal izateko datuak izatea lortu nahi da.  OLS plataforman eskainitako sareko laguntza linguistikoa honako honetan datza: mugikortasunaren hasieran hizkuntza gaitasunen nahitaezko ebaluazioa egin behar da eta ondoren hautazko ikastaro bat eskaintzen du, mugikortasunaren aurretik edo bitartean egiteko.

 

 

2.- OLS aplikazioan erabilgarri dauden hizkuntzak

Gaur egun, plataforman honako hizkuntza hauek aukeratu daitezke:Gainera, beste hizkuntza batzuk ere gehituko dira (atal honetan zehaztuta daude):

 
 
                HIZKUNTZA IKASTAROAK
IKASKETEN HIZKUNTZAK
MAILA NEURTZEKO PROBA
A1 MAILA
A2 MAILA
B1 MAILA
B2 MAILA
C1 MAILA
Bulgariera
          X
    X
 
 
 
 
Txekiera
          X
    X
    X
 
 
 
Daniera
          X
    X
 
 
 
 
Alemana
          X
    X
    X
    X
    X
    X
Estoniera
          X
    X
 
 
 
 
Greziera
          X
    X
 
 
 
 
Ingelesa
          X
    X
    X
    X
    X
    X
Gaztelania
          X
    X
    X
    X
    X
    X
Frantsesa
          X
    X
    X
    X
    X
    X
Irlandera
          X
 
 
 
 
 
Kroaziera
          X
    X
 
 
 
 
Italiera
          X
    X
    X
    X
    X
    X
Letoniera
          X
    X
 
 
 
 
Lituaniera
          X
    X
 
 
 
 
Hungariera
          X
    X
 
 
 
 
Maltera
          X
 
 
 
 
 
Nederlandera
          X
    X
    X
    X
    X
    X
Poloniera
          X
    X
 
 
 
 
Portugesa
          X
    X
    X
 
    X
 
Errumaniera
          X
    X
 
 
 
 
Eslovakiera
          X
    X
 
 
 
 
Esloveniera
          X
    X
 
 
 
 
Finlandiera
          X
    X
 
 
 
 
Suediera
          X
    X
 
 
 
 

 

3.- Ebaluazio linguistikoa

 

  • Mugikortasuneko ikasleak, mugikortasuna hasi baino lehen, aurretik aipatutakoen artetik bere ikasketetan/praktiketan nagusi den hizkuntzan online ebaluazio bat egin beharko du nahitaez, bere jaioterriko hizkuntza ez bada.  Ordubete inguruko iraupena du.
  • Proba egiteko, ikasleak OLS aplikazioan sartzeko esteka bat jasoko du bere helbide elektronikoan.
  • Testaren emaitzak bukatu eta berehala ikusi ahal izango dira, baina direnak direla, ez dute eragotziko partaideek mugikortasuna egitea.
  • Partaideak ebaluazioa egiterik ez badu, berehala jakinarazi behar dio bere erakundeari.
  • Hizkuntza probaren helburua ikaslearen hizkuntza maila neurtzea da, ez da beharrezkoa maila jakin bat izatea.

 

 

4.- OLS aplikazioko hizkuntza ikastaroa

  • Ikastaro horiek egitea hautazkoa da.  Europako Batzordeak ikasleei doan eskaintzen dien tresna bat da eta ikastaroak egitera animatzen zaituztegu.
  • Ikasleek ez dute ikastaroetarako sarbiderik hasierako ebaluazioa egin aurretik.  Ebaluazioa egindakoan, haien beharretarako eta mailarako egokienak diren ikaskuntza-edukiak hautatu eta atzitu ahal izango dituzte.. 

 

 

 

5.- Garrantzitsua

 

  • OLSaren inguruko jakinarazpenak ikaslearen helbide elektroniko pertsonalera bidaliko dira. Beraz, tarteka begiratzea komeni da.