Hemeroteca servicio

Hemeroteka

Zer da Hemeroteka?

Irudia

UPV/EHUko Unibertsitate Bibliotekaren Hemeroteka Bizkaiko Campuseko (Leioa) Bibliotekaren hirugarren solairuan dago, eta unibertsitateko kide guztien eskura jartzen du hala prentsa eta aldizkari funts zabal bat nola horiek kontsultatzeko behar diren bitartekoak.

Zer aurki dezakezu Hemerotekan?

Irudia

Gaur egun 23 egunkari buru jasotzen eta gordetzen dira, euskal prentsa eta beste autonomia batzuetakoa, Estatukoa eta atzerrikoa batuta. Guztira interes orokorreko eta dibulgazioko 100 aldizkari bizi baino gehiago daude, eta horiei gehitu egin behar zaizkie itxitako edo jada argitaratzen ez diren beste 300. Tituluaren arabera bila ditzakezu gure katalogoan.


Halaber, hemerotekan zure eskura dago 1977az geroztiko (hedabidearen arabera) Euskal Herriko prentsa digitalizatutako funtsa.


Garrantzitsua da, era berean, 1960. urtea baino lehenagoko prentsaren funts historikoa, 1936-1939 urteetakoa, bereziki. Bestalde, azpimarratzekoak dira XVIII. eta XIX. mendeetako argitalpen ugariak eta interesgarriak: zaharrena 1724koa da.

Gehienbat mikroforman daude eta hauek ere tituluaren arabera bila ditzakezu gure katalogoan.

Zein zerbitzu eskaintzen du Hemerotekak?

Irudia

Unibertsitate Hemerotekako funts guztiak mailegaezinak dira, baina zure esku dituzu kontsultatzeko eta, hala nahi baduzu, kopiatzeko tresna guztiak (mikroformen irakurgailua, eskanerra, fotokopia makina...), betiere aintzat hartuta jabetza intelektualari eta egile eskubideei buruz indarrean dagoen legeriak ezarritako mugak.

Hemerotekako funtsak kontsultatzeko, gelan ez daudenak ezta beste euskarri batean ere, egun bat lehenago eskatu behar da, horretarako dagoen IMPRIMAKIAREN BIDEZ. Gomendatzen dugu, etorri baino lehen, telefonoz edo helbide elektronikoaren bidez galdetzea:

Hemerotekak prentsan agertutako albisteen gaineko bilaketak egiteko, honako datu base hauek eskaintzen dizkizu:

  • MyNews: datu base honek ahalbidetu egiten du 1996az geroztik argitaratutako albisteak bilatzea autonomia erkidegoko, nazioko eta atzerriko prentsan (gaur egun, 1.000 hedabide baino gehiago). Halaber, hedabidearen eta kronologiaren araberako bilaketak egin daitezke, eta testua pdf formatuan lortu. Hemerotekako, Campuseko biblioteketako eta ikastegietako biblioteketako ekipo jakin batzuetatik kontsulta daiteke. Harpidetza urtean deskargatutako artikulu kopuruaren araberakoa da. Arduraz erabiltzeko eskatzen da.
  • ProQuest Central-ek 1.300 baino gehiago  egunkarien testu osorako sarrera ematen du, baita berrietako webgune eta argitaletxe nagusietako blogetara ere. Gehien bat, iturriak Estatu Batuetakoak dira.

 

Harremanetan jartzeko telefonoa: 946 01 5118