APOYO-INSTITUCIONAL

Erakundeen babesa

Kide eratzaileak

CFAA-ko akordio eratzaile eta originala sinatu zuten kideek zentro honen misioa eta helburuak aurrera eramateko eta horiek betetzen direla bermatzeko arduradunak izaten jarraitzen dute.

Kide horien artean hauek daude:

UPV/EHU

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibersitatea, bere goiburu den "Eman ta Zabal Zazu" betez. Ideien sorrera eta transferentzia islatzen duen jarrera irekia, Iparragirre poetaren Gernikako Arbola ereserkiko bertso honetan laburbiltzen da.

Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundia, CFAA-ko sorreran eta finantziazioan proaktiboki parte hartu duena,  Bizkaiko lehiakortasuna hobetzen duten ekimen estrategikoak sustatzeko duen misioarekin bat etorriz.

Enpresa-garapenenerako Euskal Agentzia (SPRI taldea)

Enpresa-garapenenerako Euskal Agentzia (SPRI taldea), Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren nahiak betez, hau da, Euskadi ezagutza eta berrikuntzan oinarrituriko gizartearen abangoardian kokatzeko balio duten garapen teknologikorako estrategiak sustatuz.

Bizkaiko Parke Zientifikoa eta Teknologikoa

Bizkaiko Parke Zientifikoa eta Teknologikoa, Zamudioko kanpusean zentro honen instalazioak dituena, eta horrez gain, CFAA bezain konplexua den proiektu hau sortzen era aktiboan parte hartu duena. Bere sorrera-misioarekin bat, etorkizunerako Fabrikazio Aurreratuko zentro berriak sortu eta garatzeko proiektu berritzaileak sustatzeko prest dago. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta egungo beste kideen politikarekin ere bat dator.

Instituzio horiek Enpresa Taldearekin batzen dira CFAA-ko Kontseilu errektorean.

Beste erakunde batzuk

Proiektua irekita dago etorkizunean erakunde eta instituzio gehiago batzeko, beti ere proiektu honen helburuarentzako eta misioarentzako laguntza, balioa eta baliabideak ekartzen badituzte.

Izan ere, CFAA lokalki jaio den arren, bere jarduera-eremuak ez du mugarik.