METROLOGIA

Metrologia

Irudia

Fabrikazio mekanikoko alderdi oso garrantzitsua fabrikatutako piezen azkeneko egiaztatzea da. Fabrikatzea bezain garrantzitsua ondo fabrikatzen dela ziurtatzea da. Ez litzateke zentzuduna izango kota funtzionalak, luzerak, angeluak, tolerantzia geometrikoak eta azalera akaberak neurtzeko baliogarriak diren metrologia makina gaurkoratuak egoitza berrian ez egotea. Makina hauek pieza baten fabrikazio prozesua baliozkotzat ematea baimentzen dute, batez ere MRL maila hain altuetan egonda bukaerako  produktutik hain gertu.

CFAA-ko sektore traktore nagusia aeronautikoa da, fabrikazioko murrizketa hauek oraindik nabariago egiten diren sektorea hain zuzen ere, automobilgintza edo energigintza  bezalako industrietan eskatzen diren kalitate baldintza altuagoak eskatuz.

Irudia

Horregatik egoitza berrian Mitutoyo-ren zinematika kartesiarraren bidezko koordenatu neurtzaileak diren bi makina daude, bata kontaktu bidezkoa eta bestea kontaktu gabekoa:

  • MITUTOYO CRYSTA APEX C162012: Bietako handiena da, eta 5 ardatzetan haztapena duen  Renishaw-ren REVO zunda azkarra dauka. Zunda honek geometria konplexuko osagaien  inguruan ibilbide jarraia jarraitzea baimentzen du.
  • MITUTOYO CRYSTA APEX S 9106:  Makina txikiagoa, honek eskaner bat eta laser raster bat dauka.