Eduki publikatzailea

Jardunaldia Nazionala

INIZIA Arabacampus Jardunaldia: Nola jarri negozio-ideia berritzaileak martxan? Arriskuak txikiagotu!

Noiz eta non

2018/05/31 2018/05/31, 09:00 - 13:00

Deskribapena

Produktu edo zerbitzu berri bat martxan jartzen ari zara eta norbaiti interesatuko ote zaion jakin nahi al duzu? Ba al dakizu horren truke ordaintzeko prest egongo ote diren? Ba al dakizu zure ideia berritzaileek funtzionatuko ote duten? …

Produktu eta zerbitzu berriak garatzerakoan ideia asko sortzen zaizkigu, eta horiek gure etorkizuneko negozioan barne hartzea interesgarria izango litzatekeela pentsatzen dugu. Zalantza nagusietako bat ideia horiek merkatuan funtzionatuko ote duten edo interesgarriak izango ote diren jakitea da.

Ez dakigun arren, gauzak asko aldatu dira lanerako metodologietan eta prozesuetan. Merkatu helduetan funtzionatzen duten formulak dagoeneko ezin dira ziurgabetasuneko eta berrikuntzako inguruetan erabili.

Hori dela eta, “egiteko modu” berriak aplikatu behar ditugu, proiektuen ziurgabetasuna eta arriskuak txikiagotzea ahalbidetzen digutenak.

Tailer honetan arrisku horiek txikiagotzeko beharrezkoak diren metodologia berriak ulertuko ditugu, zure ideiak merkatuan arrakasta izateko aukerarik duen jakin dezazun.

Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori, ekintzailetasuna sustatze aldera.

 

Helburuak

  • Negozio-ideia berritzaileak martxan jartzeko metodologia berriak ulertzea
  • Horiek martxan jartzeko tresna espezifikoak ezagutzea
  • Horiek gure negozio-ideiari aplikatzeko moduak.
  • Nire negozio-ereduaren canvas bat diseinatzea
  • Hurrengo pausoak emateko bide-orratz bat diseinatzea

 

Norentzat:

  • UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP),Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
  • UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
  • UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
  • Jardunaldian interesa duten guztientzat.

 

Programa:

1. zatia: Metodologien hastapenak

• Sarrera.

o Zer aldaketa gertatzen ari da diseinuaren alorrean eta zerbitzu eta produktu berrien merkaturatzean?

o Zer dela eta aldatu behar dugu gure “egiteko modua"?

• Beharrizan berri horiei egokitutako tresnak, prozesuak eta metodologia berriak ulertzea.

o Lean Startup: ikastea asmatzeko.

o Customer Development: bezeroa guztiaren ardatz.

• Esperimentazioa arriskuak murriztu eta erabakiak hartzeko tresna gisa:

o Jakin nahi dugunaren araberako esperimentu motak. Landing page, A&B testa, Ozeko Aztiaren testa, atezainaren testa, aurresalmentak.

o Gutxieneko Produktu Bideragarria. Ahalik eta gutxien garatzea. Bistaratzea, kearen testa, prototipoa…

 

II. zatia: Ariketa praktikoa.

• Gure proiektua zer unetan dagoen identifikatzea.

o Zenbateraino ezagutzen dudan benetan nire bezeroa.

o Arazo bat baieztatuz? Irtenbide bat diseinatuz? …

• Negozio-eredu baten zirriborroa. Canvas / Lean canvas.

o Bezero segmentuak, balio-proposamena…

• Deskribatutako metodologietatik abiatuta horiek martxan jartzeko bide-orria.

o Proiektu bakoitzaren egoera abiapuntutzat hartuta, arriskuak minimizatzeko eta negozio-ideiaren bideragarritasun posiblea lehenbailehen identifikatzeko mugarriak identifikatuko ditugu.

 

 

Komunikazioaren informazioa

  • Hizlaria: Klaap (http://klap.es/)

Harremanetarako datuak