seguro_medico_incomings

Aseguruak nazioarteko bisitarientzat

1. BIDAIA ASEGURUAK

Euskal Herriko Unibertsitatak, bidaia-aseguru bat izateko eskatzen die nazioarteko bisitatzaile guztiei (Europako ikasleak barne). Aseguru horrek estaldura mugagabea eduki behar du gertakizun hauetarako:

  • Osasun arrazoien bide, ikaslearen jatorrizko herrialdera berreramatea
  • Aseguratuaren gorpuzkia aberriratzea 

Asegururik ez izatekotan, gure Harrera Bulegoetan lagunduko zaituztegu.

(Beste leiho bat zabalduko du)Matrikula egiterakoan aseguru hau kontratatu izanaren egiztagiria entregatu beharko duzu zure fakultatean.

 

2. ERANTZUKIZUN ZIBILA

Hainbat ikastegietan, praktikak egiten dituzte nazioarteko bisitatzaileek. Kasu horietan, erantzukizun zibila bere gain hartzen duen asegurua izatea nahitaezkoa izango da.

 

3. LAGUNTZA MEDIKOA

EUROPAR BATASUNEKO BISITARIAK: Osasun sistema publikoak bere gain hartzen ditu, oro har, beren herrialdean eskatutako Europar Osasun Txartela (EHIC edo E128) duten Europar Batasuneko herritarren premiak.

OSASUN ESTALDURA IZATEKO AKORDIOAK: Herrialde batzuk sinatuta dauzkate osasun estaldura izateko akordioak (Andorra, Brasil, Txile, Ekuador, Panama, Paraguai, Peru, Suedia, Maroko...). Eskatu informazioa Espainiak zure herrialdean duen enbaxada edo kontsuletxean, jakiteko zer egin behar duzun estaldura hori izateko.

BESTE HERRIALDEAK: Zure herrialdeak ez badauka sinatuta akordiorik osasun estaldura izateko, ZURE EGONALDI OSOAN INDARREAN EGONGO DEN aseguru medikoa egin beharko duzu.

 

Informazio gehiagorako jarri harremanetan gure Help Centre bulegoekin.