HOME

Aurkezpena

 

 

 

Independentzia-eskariak eta Federalismoa

Espainiako kasua eta Federazioen esperientziak

 

Bigarren WAYS OF FEDERALISM Biltzarra

Federalismoaren Bideak eta Lurraldeen autonomiaren aukerak Espainian, berriro ere aztergai

 

Bilbao (Espainia), 2015.eko Azaroaren 25-26

Bizkaia Aretoa, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Abandoibarra – Bilbao

 

 

 

Euskal Herriko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamenduaren eta Mugimendu Politiko eta Sozialen Sailak antolatuko du "Independentziarako Eskariak eta Federalismoa. Espainiako kasua eta Federazioen Esperientzia" (2. WoF Biltzarra - Berriro ere aztertzen Federalismoaren Bideak eta Lurraldeen autonomiaren aukerak Espainian)".

 

2011.ean egin genuen Biltzarra eta gero, oraingo bigarren "Federalismoaren Bideak" Biltzarra 2015.eko azaroaren 25 eta 26an Bilbon egingo dugu, Bizkaia Aretoan (Abandoibarran kokatutako UPV/EHUko Paraninfoan). Ederto ezaguna den Guggenheim Museum-etik hurbil (Bilbo hirian bertan).

 

Forum akademikoa zabaltzean hau da nahi genukeena: independentziaren aldeko eskariak islatzea eta aztertzea eta halakoak demokratikoki bideratzeko  erabili diren bideak sistema federalen antolamenduen barnean (sistema federalak era orokorrean hartuta, non elkarren aurkitzen baitira shared rule -edo elkarrekiko araua- eta self-rule -edo autogobernua edo berezko araua- (alde batera utzita, batzutan ematen ohi diren eztabaidak esateko sistema zehatz bat sistema "federal" gisa onartu daitekeen edo ez).

 

 

Helburu honekin, bi gai nagusi eskeintzen ditugu eztabaidarako:

 

  • Lehenbizikoa, Independentziari buruz lurralde autonomoetan egin daitzekeen erreferendumei buruzkoa da, halakoak bideratuak izan daitezkeen edo ez, halakoak antolatuak izateko eskumena edo boterea nori egokitu behar zaion, egoki denean, nolako baldintzak bete beharko luketen eta haien emaitzen ondorioak. Halakoa autodeterminazio-erreferenduma da? Nolakoa izan beharko luke beharrezkoa den botu kopurua emaitza hartua izateko independentziaren aldeko hautesleen borondate argi baten gisan?  Nolako eragina du negoziatzeko beharkizuna, emaitza independentziaren aldeko borondate argia erakusten badu? Bigarren erreferenduma beharrezkoa izango zen, negoziazioak burutu eta gero, balizko independentziaren ezaugarriak eta baldintzak zehaztu eta gero?

 

  • Bigarrenean, honi buruz hausnartu eta eztabaidatu nahi genuke: sistema federalaren egokiera independentziaren aldeko eskariak bideratzeko eta zuzentzeko. Arazoa, alde honetatik, hau da: kontuan hartu beharrekoa da zer baldintzak behar ditu sistema federalak helburu horretan arrakasta izateko, bereziki, nazio askotako gizarteetan, halako batzuetan indar politiko batzuk eskatzen baitute Estatu independeniente berri bat sortzea.

 

Biltzarrarekin jarraitu nahi dugu 2011.eko urrian Bilbon burutu genuen  Conference WoF - The Ways of Federalism and the Horizons of Territorial Autonomy in Spain, han bildutako lanak argitaratuak izan zirenak, bi liburkietan, bai Springer argitaletxearekin -ingelesez- eta bai, gaztelaniaz IVAPekin, hau da, Administrazio Publikorako Euskal Institutua.