BIENVENIDA

Ongietorria

ASEPUCen XVII. Topaketa
25 urte Kontabilitateak elkartuta. 25. urteurrena ASEPUC (1991-2016)

Bilbo, 2016ko ekainaren 14, 15, 16 eta 17an

Irudia

ASEPUCek Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Finantza Ekonomia I sailean jarri du konfiantza hamazazpigarren Topaketa antolatzeko Bilbon 2016ko ekainaren 14, 15, 16 eta 17an.

Elkarteko kideei ongietorria ematen dizuegu, baita Espainia, Latinoamerika eta Europako unibertsitate desberdinetako Kontabilitate irakasle zareten lankideoi ere, modu aktiboan Topaketa honetan parte hartu dezazuen, zuen egunerokoan ikasten diharduzuen jakintzagai desberdinetako oinarrizko ezagutza aberastuz.

Kontabilitatea eta finantza informazioaren gainean heziketa eta ikerketa lanetan interesa duten guztiei zabaldu nahi diegu gonbidapena, baita lanbideko jendeari, gure lan-jarduera gizartera proiektatzen bada zentzua duelako sinesmenean.

Aurten ASEPUCek 25. urteurrena bete du. Gure Elkartea 1991ko maiatzaren 31n eratu zen eta urte guzti hauetan zehar kontabilitateari buruzko ikerketa eta irakaskuntzako 100 jardunaldi baino gehiago antolatu ditu.

Guretzat ohorea da aurten ASEPUCen XVII. Topaketa antolatzea, "25 urte Kontabilitateak elkartuta" lemapean, ikastarogileen itxaropen eta beharrak asetzeko asmoarekin. Kontabilitateko unibertsitate irakasleen gaur eguneko ikerketa kezkak azaleratu nahi dituen Topaketa antolatzen ari gara, non egindako lanek kontratxosten bidezko atzeraelikadura jasoko duten. Gainera, Spanish Accounting Review-ren kolaborazioa dugu aukeratuko lanen argitalpen posible baterako (egileek aurrez eskatu beharra dute). Era berean, esperientziak partekatu, taldeak sortu, sareak garatu eta lagun eta kideekin disfrutatzeko Topaketa eskaini nahi dugu, gure lurraren aberastasun gastronomikoa eta kulturala eskainiz. 

Zuek guztiokin ospatu nahi genuke 25. urteurrena. Beti egon zaretenokin Elkartearen sorrerarako lan eginez, urte hauetan elkartu zaretenokin zuen parte-hartzearekin elkartearen garapena bultzatuz, eta sartu berri zaretenokin edota laster barneratuko zaretenokin, etorkizuna baitzarete. Zuek denok egin duzue posible ibilbide hau.

Guztion zain gaude Bilbon, ilusioz beteta.