FORMATO-EVALUACION

Formatua eta ebaluazioa

ASEPUCen XVII. Topaketa
25 urte Kontabilitateak elkartuta. 25. urteurrena ASEPUC (1991-2016)

Bilbo, 2016ko ekainaren 14, 15, 16 eta 17an

Irudia

Komunikazioen formatuak

Helaraziko den komunikazioak honako ezaugarriak izan behar ditu: Word-eko DIN A-4 formatua; letra mota, Times New Roman 12; lerro-artea 1,5 eta goiko, beheko, ezkerreko eta eskuineko marjinak 2,5 cm; paragrafoen arteko banaketan, aurrekotik 0 puntu eta ondorengora 6 puntu. Ikus komunikazioak helarazteko arauak, Revista de Contabilidad-Spanish Accounting Review aldizkarian.

Komunikazioak, erreferentzia bibliografiko eta eranskinak kontuan izanda, ez du 8.000 hitz baino gehiago izango (20 orri gutxi gora behera). 2.000 hitz inguru duten komunikazio proposamen-laburpenak ere kontuan hartuko dira, hasieran jasotako lan osoak lehentasuna izango duten arren.

Lehen artxiboan ondorengoa jaso behar da: Lehen orrialdean komunikazioaren titulua, egileak, gaiaren arloa, gehienez 5 hitz gako eta 150 hitz baino gutxiago dituen laburpena.

Bigarren artxiboan: Komunikazio osoa. Titulua, laburpena, hitz gakoak eta ondoren komunikazio osoa.

Ebaluazioa

Jasotako komunikazioak, Topaketaren Batzorde Zientifikoko bi partaideren bidez, era anonimoan ebaluatuak izango dira.

Egileei, 2016ko apirilaren 30a baino lehen, bere komunikazioaren berrikustearen emaitzaren berri emango zaie.

Onartutako proposamen-laburpenen egileek komunikazio osoa, 2016ko maiatzaren 15a baino lehen, helarazi beharko dute.

Komunikazioaren testua helarazteak ASEPUC elkartearen XVII. Topaketako akten liburuan argitaratzeko EGILEEN BAIMENA EMATEA dakar. Ez baduzu zure komunikazioa argitaratu nahi, zehazki ADIERAZI BEHAR DIGUZU marcela.espinosa@ehu.eus helbidera idatziz.

Gainbegiratzaileek onartuta daudenean, komunikazioaren BEHIN BETIKO ONARPENA, AURKEZPENA eta Topaketako ARGITALPENETAN SARTZEA, gutxienez egileetako batek Topaketara bertaratzeko izena 2016ko maiatzaren 15a baino lehen ematera baldintzatuta geratuko da.