JORNADA-TRABAJO-REFLEXION

Lan eta gogoeta egiteko Jardunaldia: Garapenerako Lankidetzaren Inguruko Praktiken eta Gradu Amaierako Lanen Programari Buruzko I. Topaketa

Eguna: 2015eko urriaren 23an, ostirala
Tokia: Euskal Herriko Unibertsitateko Biblioteka Nagusiaren batzar aretoan (Leioan)

UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak eta Euskal Fondoa GARAPENERAKO LANKIDETZAREN INGURUKO PRAKTIKEN ETA GRADU AMAIERAKO LANEN PROGRAMARI BURUZKO I. TOPAKETA antolatu dute.

Jardunaldi horren helburu nagusia da programan nola edo hala lagundu edo parte hartu duten eragile guztiei (irakasle, ikasle, administrazio publiko, erakunde sozial eta garapenerako lankidetzako erakundeak) elkartzeko aukera ematea. Era horretara, garapenaren lankidetzaren inguruko esperientziak partekatu eta PRAKTIKEN ETA GRADU AMAIERAKO LANEN PROGRAMA berraztertu nahi dugu, berori heziketa eraldatzeko tresna gisa erabilita. Espero dugu lan jardunaldiak ekarpen berriak egitea.

Era berean, nahi dugu topaketa programan sartuta dauden pertsonek aitorpena jaso dezaten, pertsona horiek gabe, programa ez bailitzateke gauzatuko.

 

PROGRAMA