Presentación del grupo

IkasGura: hezkuntza aldaketa unibertsitatean

Irudia

IkasGura taldeak hezkuntza garapen estrategikoaren eremu espezifikoan garatzen ditu proiektuak. Hezkuntza garapen estrategikoak aldarrikatzen du unibertsitateek ikaskuntzan oinarritutako erakundeak izan behar dutela eta horretarako beharrezkoa dela abian jartzea estrategia orokor bat, era askotako ekintza mailak barne hartzen dituzten ikuspegi holistiko eta konplexuak azpimarratuko dituena.

Euskal Herriko goi mailako hezkuntza testuinguru ezin hobea da horrelako prozesuetarako. Bai UPV/EHUk, IKD berrikuntza iraunkorreko ereduarekin (Ikaskuntza Kooperatiboa eta Dinamikoa), bai Lanbide Heziketak, Tknikaren dinamizazioarekin, hainbat politika eta programa dauzkate abian, eragina dutenak irakasleen garapen profesionalean eta identitatean, garapen instituzionalean, hezkuntza aktiboan eta, epe laburragoan, baita soilik diziplinetan oinarritutako curriculuma ez diren beste batzuen garapen posibleetan ere. IkasGura taldeak sendotu nahi duen ikerketa lerroak helburutzat ditu:

  • Euskal Herriko goi mailako hezkuntzan bultzatzen ari den hezkuntza garapen estrategikoa babestu eta berrelikatzea, garapen hori ebidentzia enpiriko eta zientifikoki egiaztatuetan oinarritu ahal izateko.
  • Baldintza egokiak garatzea, transferentziak egiteko Euskal Herriko unibertsitateko eta lanbide heziketako sarearen barruan eta bigarren hezkuntzan.
  • Euskal Herriko gizarte eta enpresa egiturarekiko loturak sustatzea, erakundeetako ikaskuntza prozesuei eta formakuntza prozesuei buruzko aholkularitza eta orientabidea eman ahal izateko.
  • Ezagutzera ematea nazioartean eraikitako ezagutza zientifikoa.