News

Baserritik Mundura ikerketen sozializazioaren Jardunaldiak.

Baserritik Mundura, Elikadura Burujabetza eta Agroekologia ikastaroaren 2.edizioaren ikerketen sozializazioaren Jardunaldiak.

Azaroak 8 eta 9. Ekonomia eta Enpresa Fakultatean- Sarrikon.

First publication date: 01/11/2018

Jardunaldia hauek «Elikadura Burujabetza eta Agroekologia. Baserritik Mundura: Gure elikaduraren etorkizuna jokoan» kurtsoaren baitan kokatzen dira. Kurtso hau Hegoa Institutuak (UPV-EHU) garatzen du Etxalde euskal nekazarien mugimenduarekin eta EHNE-Bizkaia nekazal sindikatuarekin batera. Lantzen den gaiaren interesa medio, jardunaldi hau unibertsitateko komunitate osoari eta eragile sozialei ireki da, interesa duen edozein pertsona edota erakundeak parte hartu ahal izateko.

Izen emateak: azaroaren 8a baino lehen, izen osoa, erakundea edo kolektiboa, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidalita yenifer_garcia@ehu.eus helbidera.

Aurkezpen batzuk euskaraz egingo dira; beraz, aldibereko interpretazio zerbitzua eskainiko da.