Eduki publikatzailea

GIHen aldeko ideatoia Euskadira heltzen da

Agenda 2030 lortzeko ideien Hackatona zabalik dago

Lehenengo argitaratze data: 2020/10/28

Irudia
Data: urriak 28 eta azaroak 18
Ordutegia: 17:00-19:00

Cibervoluntarios Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Iraunkortasuneko Zuzendaritzaren laguntzarekin, Euskadiko Garapen Iraunkorren Helburuen (GIH) lehen Ideaiatona egingo du. Ideien hackaton bat, parte-hartze irekia, batez ere gazteentzat, gizarte zibilaren eta tokiko erakundeen erronka zehatzak konpontzeko, mundua hobetzen lagunduko duten ekimenak sortze aldera. Ekitaldi hori erreferentea da jada, eta Nazio Batuen, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioaren eta INJUVEren laguntza du.

Oraingo honetan, Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz, lehen aldiz online formatuan garatuko da. Eraldaketa digitaleko proiektuetan ia 20 urteko esperientziari esker, Cibervoluntarios Fundazioak, alde batetik, plataforma teknologiko bat garatu du, ekimenei jarraitutasuna eta iraunkortasuna ematen dizkiena, eta, bestetik, e-learning plataforma bat, ikaskuntza eta metodologiaren jarraipena errazten dituena eta parte-hartzaileen ebaluazioa eta ziurtapena bermatzen dituena. Online ideiatonaren modalitate honek lan gidatuaren zati bat du, eta presentzialtasun digitalaren beste zati bat, non erakundeek eta parte-hartzaileek bat egiten duten eta emaitzak erakusten dituzten. Euskadin saio horiek 2020ko urriaren 28an eta azaroaren 18an egingo dira.

GIHen aldeko ideiatona herritar guztiek parte hartzeko moduan dago. Izena ideaton.org. webgunetik eman daiteke. Gainera, GIHen inguruan ekimen bat duten eta hura aberastu, inplikatu edo, besterik gabe, errealitate bihurtu nahi duten gizarte-erakundeek, erakundeek edo enpresek ekimen hori aurkeztu eta parte har dezakete. Elkarrekin sortzeko eta batzeko unea da, krisi honetatik indarberrituta ateratzeko, tresna hobeekin eta modu inklusibo eta iraunkorrean.

Informazio gehiago nahi izanez gero: