Eduki publikatzailea

Webinar: Unibertsitateak aldaketaren eragile gisa

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/12

Unibertsitateek zeregin kritikoa betetzeko aukera dute Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) inplementatzeko orduan, bereziki hezkuntzan. Horrek esan nahi du ikasleei eta hainbat sektoretan lan egiten duten pertsonei gaur egungo edo etorkizuneko rolen bidez GIHak lantzeko ezagutzak, trebetasunak eta motibazioa ematea.

Maiatzaren 26an, 16:00etan, unibertsitateak inspiratu ditzaketen ekimenak partekatuko ditugu. Horretarako, Garapen Jasangarrirako Espainiako Sareko (Reds) kideek berriki egindako bi argitalpen aurkeztuko dira: “Cómo evaluar la contribución a los ODS de las universidades” gida eta “Casos prácticos de Educación para los ODS” dosierra.

Halaber, hausnartuko dugu zer eraldaketa behar duten, erakunde gisa, lidergo rola betetzeko Agenda 2030 inplementatzerakoan.

Eman izena hemen.