PRESENTACION-SOSTENIBILIDAD

Aurkezpena

Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaritza, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordetzaren menpekoa, 2017ko otsailean sortu zen iraunkortasunaren kultura eta gizarte konpromisoa unibertsitateko kide eta gizartearen barruan sustatu eta zabaltzeko. Irakaskuntzaren, ikerkuntzaren eta kudeaketaren esparruan aritzen da honako helburu hauekin:

  • gure baliabideen erabilera eraginkorragoaren alde jotzea, ingumenaren eta pertsonen bizi kalitatearen zaindu eta hobetzeaz batera.
  • ingurune akademiko ekintzaile eta berritzailea sortzea, sormenezko konponbide eraginkorrak sortzeko XXI. mendean aurrez aurre izango ditugun problemei aurre egiteko.
  • gizartearekin konprometituriko unibertsitatea eraikitzeko aldaketa sustatzea, inklusioaren, ekitatearen eta iraunkortasunaren balioak bultzatuz.
  • unibertsitatearen jarduerak dituen onurak maximizatu eta inpaktuak minimizatzeko helburuak egingo ekintzak martxan jartzea, bai eta eraldaketa sozio ekonomikoa eta gure ingurune eta planetaren gizarte garapena lagundu ere.