INIZIA EKIN

INIZIA sariak 2022

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/14

Irudia

Hautagaitzak aurkezteko epea 202ko apirilaren 30era arte


Martxoaren 14an argitaratu dira 2022ko INIZIA sarien oinarriak.


Sariak kultura ekintzailea sustatzeko INIZIA Arabacampus programaren barruan sartzen dira. Programa horretan, UPV/EHUko Arabako Campusak eta BIC Arabak parte hartzen dute.


Helburua: enpresa-ekimen berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak diren proiektuak saritu nahi dira.


Kategoriak


Kategoria: “Ekimen Berritzaile Berriak”


Parte-hartzaileak

  • UPV/EHUko edozein ziklotako tituludunak edo graduatu ondokoak.
  • UPV/EHUko irakasle-ikertzaileak.
  • UPV/EHUn egindako ikerketa baten ondorioz garatutako teknologia erabiltzen duten sustatzaileak.

Saria
 

  • Lehen sari bat eta bigarren sari bat “Ekimen Berritzaile Berriak” kategorian, 1.500,00 eurokoa eta 1.000,00 eurokoa, hurrenez hurren.
  • Sari horiek proiektu saritua aztertzeko eta garatzeko prestakuntza-jardueretan, ekipoetan eta zerbitzuetan erabili beharko dira (kanpoko prestakuntza, aholkularitza, maketak eta prototipoak egitea, etab.).

Hautagaien balorazioa

  • Produktuaren/prozesuaren/zerbitzuaren berrikuntza eta originaltasuna.
  • Merkatu aukera eta jarduera sektorearen interesa.
  • Talde eskatzailearen diziplinartekotasuna.
  • Ideiaren funtzio edo balio soziala.

 

Kategoria: “Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak”


Parte-hartzaileak:

  • 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan Gradu Amaierako Proiektua edo Master Amaierako Proiektua ari diren edo aurkeztu duten ikasleak.
  • Doktorego tesia egiten ari diren edo 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan aurkeztu duten ikertzaileak, proiektuaren merkatu aukerak aztertzeko eta, positiboa bada, proiektua gauzatzeko borondatea dutenak.

Saria

  • Hiru sari “Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektua eta Doktorego Tesiak” kategorian, 500,00 eurokoa bakoitzarentzat.

Hautagaien balorazioa

  • GRAL/MAL/Tesian garatutako produktuaren/prozesuaren/zerbitzuaren berrikuntza eta originaltasuna.
  • GRAL/MAL/Tesiak ekintzailetzarekin duen harremana.
  •  Proiektuaren garapen eta bidegarritasun maila.
  • GRAL/MAL/Tesien proiektua aurkezpen bideoaren bidez komunikatzeko gaitasuna.

 

Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2022ko apirilaren 30a

Proiektuak aurkezteko modua: erregistro Elektronikoa

Justifikazioak aurkezteko azken eguna: 2022ko urriaren 31

Justifikazioak aurkezteko modua: e-posta honetara: ar-praktikak@ehu.eus