Pedro Luis de Hoyos Martínez

Pedro Luis de Hoyos Martínez

(Biofindegi prozesuak)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Ingeniaritza Kimikako ikasketak egin zituen Murtziako Unibertsitatean (2011). Gradu amaierako proiektua "Production of organic acids and bioethanol from grass silage" Technisches Universität Kaiserslautern (Alemania), Bioverfahrenstechnik-eko sailean burutu zuen Tim Sieker doktorearen gidaritzapean (2012). 2013an, Befesa Steel Services hondakin industrialak birziklatzen dituen enpresa batean I+D saila barruan Duisburg (Alemania) lanean ibili zen Michael Gamroth garapen teknologikoko zuzendariaren gidaritzapean. 2014-2015 urte bitartean, Material Berriztagarrien Ingeniaritzako master titulua lortu zuen Donostiako Eskola Politeknikoan, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), non master amaieko proiektua "Diseño y simulación de un proceso de biorefinería para la obtención de ácido láctico a partir de residuos de pan" burutu zuen Jalel Labidi doktorearen zuzendaritzapean. Bere tesia, UPV/EHU-aren eta UPPA-ren arteko kotutoretzari esker lortutako beka bati esker egin zuen, Jalel Labidi eta Fatima Charrier Doktorearen gidaritzapean.

Ikerketa

Gaur egun, bere ikerketa material berriztagarrietatik eratorritako material lignozelulosikoak (lignina batez ere) eta taninoak erabiliz bioerretsinak lortzea da, baita bere ondorengo aplikazioak ikertzea ere.