que es

Zer da?

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko edo Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikaslei zuzendutako lehiaketa da. Parte-hartzaileek estatistikako, probabilitateko edo ikerketa operatiboko lan/proiektu bat egingo dute. Lan horrekin, beraien mailako Euskal Autonomia Erkidegoko beste parte-hartzaileekin lehiatuko dute.

 

¿para quien?

Nork du parte-hartzeko aukera?

2023/2024 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan matrikulatu diren eta DBH, Batxilergoa edo erdi mailako prestakuntza ziklo bat egiten ari diren ikasleek.

Parte-hartzea: Banaka edo taldeka izan daiteke (gehienez 4 ikasle talde bakoitzeko).

Tutorea: Parte-hartzaile edo talde bakoitzak bat eduki behar du, bere ikastetxeko irakasle bat izango dena.  Tutoreak aurkeztutako lana ikuskatu behar du.

Ikastetxe bakoitzak nahi adina lehiakide aurkezteko aukera dauka, eta irakasle bakoitzak nahi adina lanetako tutoretza egiteko aukera dauka, baina ikasle bakoitzak lan bakar batean parte hartzeko aukera izango du.

Parte-hartzaileen mailak:

  • DBHko 1. maila eta 2. maila
  • DBHko 3. maila eta 4. maila
  • Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.

 

 

 

 

Irudia