Convocatoria para la concesión de ayudas a la innovación para la sostenibilidad 2015

Iraunkortasunaren arloko berrikuntzarako laguntzetarako 2015eko deialdia

Irudia

(2015eko uztailaren 30a arte epea irekia)

Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak UPV/EHUko iraunkortasunaren arloko berrikuntzarako laguntzen deialdia argitaratu du, iraunkortasunaren kultura bultzatuz eta UPV/EHUri berari aplikatuz (Campusa laborategi gisa).

Laguntza horien bitartez, hainbat jarduketa sustatu nahi dira, UPV/EHU eragile aktibo gisa azaltzeko, giza garapen iraunkor bat lortze aldera. Ez da gure asmoa hezkuntza ikuspegia ingurumenari buruzko ezagutzak transmititzera mugatzea, iraunkortasunari begira pertsonen gaitasuna aldatzea da xedea hezkuntza aldaketa eraldatzaile bat lortzeko.

Iraunkortasunaren aldeko hezkuntza pertsona motibatzaile eta konprometituetan zentratzen da, zehazki, etorkizun hobea sortzen lagundu eta ahalegintzen direnak tituludunek etorkizun alternatibo bat lortzeko beharrezkoak diren gaitasunak bereganatu ditzaten.

Xede horretara bideratuko ditu 20.000 € guztira, dagokion aurrekontu-kredituaren arabera, hain zuzen Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako Programa Kontratuaren baitan.

Eskaerak aurkezteko epea 2015eko uztailaren 30ean bukatzen da eta deialdian bertan ikusi ahal izango duzunez ez da dokumentazio gehiegi eskatzen, baina bai hausnarketa zorrotz eta zaindua.

Deialdi hau Unibertsitate iraunkorrago bat eraikitzeko erabilgarria izatea nahi dugu, eta horretarako ematen duzun denbora guztia eskertu nahi dizuegu.

 

Informazio gehiago:

Posta elektronikoa:  iraunkortasuna@ehu.eus
Telefonoa: 94 601 2855