Erdi Aroko eta Aro Berriko Historia

Erdi Aroko eta Aro Berriko Historia seriea

 

           

1. Seriearen ildoak

Erdi Aroko eta Aro Berriko Historia serieak ikerketa monografiko originalak argitaratzen ditu, Espainiako, Europako eta Amerikako Erdi Aroari eta Aro Berriari buruzkoak. Lehentasuna ematen die hainbat ikuspegi metodologikotatik gai hauek lantzen dituzten lanei: eraikuntza eta adierazpen politikoak eta ideologikoak; boterearen espazioak eta formak; historia soziala; historia ekonomikoa; herritarren, migrazio prozesuen eta gizarteko taldeen nahiz gatazken historia; generoaren historia; gizarte sareen historia; erlijiotasunaren historia, eta eguneroko bizitza. Bildumaren jasotzaile dira, nagusiki, Erdi Aro, Aro Berri eta Amerikaren historiako akademiko eta ikertzaileak, nahiz eta zenbait tituluk publiko zabalago batengan sor lezakeen xarma ere aintzat hartu behar den, esate baterako, Euskal Herriaren historia jorratzen dutenak.

Seriean aurkeztutako lanek ikerketa original baten emaitza izan behar dute eta argitaragabeak.

Seriearen helburua da, gutxien dela, urtean bi titulu argitara ematea. Testu originalak itsu bikoitzeko parekoen ebaluazio prozesuaren menpe jartzen dira.

Orain arte argitaratutako titulu guztiak bat datoz seriearen gai eta argitalpen politikarekin. Amerikaren historiako gaiak ere bertan izanik, zenbait tituluk gainditu ahal du aurreikusitako aroa, bereziki, migrazioaren gaiari dagokionean.

2. Hasierako urtea

1989. urtea.

3. Zuzendaritza

Alberto Angulo Morales

Geografia eta Historian doktorea (1995) Euskal Herriko Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Historia saileko unibertsitateko Irakasle Titularra (UPV/EHU) 1996tik

Euskal Unibertsitate Sistemaren "Euskal Herria eta Amerika: lotura eta harreman atlantikoak" ikertalde kontsolidatuko eta Nafarroako Unibertsitateko "Contractor State Group-Red Imperial" ikertaldeko kidea, 2014tik.

Bere ikerketa ildoen artean 1450-1850 bitarteko Euskal Herriko Historia (politika, ekonomia, gizartea eta kultura) eta, zehazkiago, nabarmendu behar dira Aro Modernoko euskal diaspora, euskal batzarrak edo parlamentuak eta beren kanpo politika, aduanak eta enpresa negozioak edo gerra eta muga.

Hona hemen duela gutxi plazaratutako argitalpen batzuk:

  • ANGULO MORALES, Alberto eta ÁLVAREZ GILA, Óscar (zuz.), From the records of my deepest memory: personal sources and the study of European migration, 18th-20th centuries, Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2016 (ISBN: 9788490824016).
  • ANGULO MORALES, Alberto eta ARAGÓN RUANO, Álvaro (ed.), Recuperando el Norte: empresas, capitales y proyectos atlánticos en la economía imperial hispánica, Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2016 (ISBN: 9788490824672)
  • ARAGÓN RUANO, Álvaro eta ANGULO MORALES, Alberto (koord.), Una década prodigiosa. Beligerancia y negociación entre la Corona y las provincias vascas (1717-1728), Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2019 (ISBN 978-84-9082-908-0).
  • “Orden y desorden familiar en la emigración. El asociacionismo del norte peninsular (siglos XVII-XVIII)”, Ofelia Rey Castelao eta M. Pablo Cowen (koord.), Familias en el Viejo y el Nuevo Mundo, Buenos Aires, Universidad de La Plata, 2017, orr. 113-133 (ISBN: 978-950-34-1586-3).
  • “Des hommes, des idées et des resources: le projet de la Bascongada et la Congrégation Royale des Trois Provincies de Cantabrie a Madrid (1713-1775)”, CROGIEZ, Michèle, IBEAS Juan Manuel eta SCHORDERET, Alain (ed.), Savoir et civisme. Les sociétés savantes et l’action patriotique en Europe au XVIII siècle, Genève, Slatkine Erudition, 2017, orr. 379-388 (ISBN: 9782051028110)
  • “Información, negociación y defensa: las fronteras en las provincias exentas (XVI-XVII)”, Miguel Ángel Melón Jiménez, Miguel Rodríguez Cancho, Isabel Testón Núñez eta María Rocio Sánchez Rubio (ed. lit.), Dinámica de las fronteras en periodo de conflictos: el Imperio Español (1640-1815), Cáceres, Universidad de Extremadura, 2019, orr. 153-172 (ISBN 978-84-9127-033-1).
  • "Los frutos de la movilidad, le emigración norteña peninsular y el Imperio (siglos XVII y XVIII)", Obradoiro de Historia Moderna, nº 25, 2015, orr. 1-27 ISSN: 1133-0481
  • “De casacas azules a blancas. El Regimiento de Infantería de Cantabria (1715-1826)”, Tiempos Modernos: Revista Electrónica de Historia Moderna, Lib. 10, 4.a, 2020, orr. 340-355 (ISSN-e 1699-7778)

Orain arte, hamar bat master amaierako lan eta bost doktore tesi zuzendu ditu.

Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea masterraren batzorde akademikoko kidea da.

4. Batzorde zientifikoa

4.1 Batzordekideak

Bildumaren Batzorde zientifikoko kideek indibidualki eta modu altruistan egiten dute lan. Bost urtetarako sartu eta haiek hala eskatuta utz dezakete kargua. Hauek dira batzordekideak:

  • José Antonio Jara Fuente, Castilla-La Mancha Unibertsitateko Erdi Aroaren Historiako irakasle titularra
  • Pascual Martínez Sopena, Valladolideko Unibertsitateko Erdi Aroaren Historiako katedraduna
  • Ignacio Fortea Pérez, Kantabriako Unibertsitateko Aro Berriaren Historiako katedraduna
  • François Godicheau, Toulouseko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna
  • Begoña Alonso Ruiz, Cantabriako Unibertsitateko Artearen Historiako irakasle titularra
  • Ofelia rey Castelao, Santiagoko Unibertsitateko Aro Berriaren Historiako katedraduna
  • Ana Rodríguez López, Giza eta Gizarte Zientzien Zentroko (CCHS) Historia Institutuko ikertzaile zientifikoa (CSIC)
  • Ana de Zaballa Beascoechea, EHUko Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historiako irakasle titularra

4.2. Eginkizunak

Seriearen Batzorde zientifikoa serie horretako zuzendariak aholkuak jaso eta kontsultak egiteko organo bat da.

Batzordearen eginkizun nagusia da aholkuak ematea bildumaren kalitatea hobetu eta kanpoko ebaluatzaileak proposatzeko. Ez dute eginkizunik beteko kanpoko ebaluatzaile gisa, bestela izango da baldin jakin baten gainean duten jakintzagatik haien irizpenak beharrezkoak badira.

5. Jatorrizko lanak bidaltzeko egileek bete beharreko jarraibideak

Egileak Argitalpen Zerbitzuko zuzendariari bidali beharko dio eskaera bat, behar bezala beteta, ondoko informazioa zehaztuz: datu pertsonalak, argitalpenaren titulu osoa, interes zientifikoa, helburutzat dituen jasotzaileak eta lanak merkatuan izan lezakeen irismena. Egilearen curriculum labur bat ere.

Egile baten edo talde batzuen lanak izan daitezke.

Aurkezten diren testuak guztiz bukatuta egongo dira (aurkibideak, erredakzioa, oharrak, bibliografia, ilustrazioak, etab.).

Jatorrizko  lana ".doc" eta ".pdf" formatuan bidaliko da Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzura: (argitaletxea.erregistroa@ehu.eus / registro.editorial@ehu.eus). Argitalpen Zerbitzuak lanaren paperezko kopia bat eska dezake, egoki joz gero.

Testurako letra tipoa hau izango da: Times New Roman, 12 puntu; oharretarako, berriz: 10 puntu.
Testuko irudiak eta ilustrazioak kalitate onekoak izan eta ".jpg", ".pdf", ".eps", ".tif", ".ai", ".psd", ".hmp" formatuan joango dira, kasu guztietan bereizmen handiz. CDn edo euskarri etiketatuan bidali behar da, titulua eta erabilitako programak adierazita.

Edozein kasutan, jatorrizko lanak UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuaren Argitalpenen Eskuliburuaren I. eranskineko arauak bete beharko ditu.

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Jatorrizko lanak aurkezteko eta ebaluatzeko prozesuan zehaztasun eta gardentasun printzipioak eta ebaluazioa egiten duenaren anonimatua bermatzeko printzipioak aplikatuko dira eta parekoen ebaluaziorako itsu bikoitzeko prozedura erabiliko da.

Honako pauso hauek beteko ditu ebaluazio prozesuak:

  • Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak testuaren lehenengo analisia egingo du lanaren egokitasunari begiratuta, betiere aurrez obraren jakintza arloko Argitalpen Kontseiluko Batzordeari eta bildumaren zuzendariari kontsulta eginda.
  • Baiezkoa emanez gero, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak eta bildumaren zuzendariak lau pertsona hautatuko dituzte kanpoko ebaluatzaile gisa kasuan kasuko gaian adituak direnen artetik: bi titular eta bi ordezko. Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak berrikusleei eskatuko die haien txostena hirurogei eguneko epean −jatorrizko lana bidali denetik– bidaltzeko. Berrikusleak onartuta daudelarik, horien eta  Editorialaren arteko harremanak posta elektronikoz izango dira.
  • Lanaren jakintza arloko batzordeak eta bildumaren zuzendariak, kanpoko ebaluazioak ikusita, erabakiko dute lanaren argitaratzea onartu edo ezesten den:
    • Aldeko bi txosten egiten badira, lana argitaratzeko aholku gisa baliatuko da. Nolanahi ere, aldaketak egin ahal izango dira kanpo ebaluazioko txostenean bildutako iradokizun eta gomendioen arabera.
    • Kontrako bi txosten egiten badira, lana ez argitaratzeko aholku gisa baliatuko da.
    • Ebaluazio bat aldekoa bada eta bestea kontrakoa, hirugarren ebaluazio txostena eskatu ahal izango da.

Behien ebaluatze prozesua amaituta, egileari jakinaraziko zaizkio posta elektronikoz, arrazoiak emanez eta egindako ebaluazioak kontuan hartuta, eskuizkribua onartu edo ezesteari buruzko erabakia eta zuzentzeko proposamenak, halakorik balego.

Lanak zuzenketarik behar izanez gero, zuzenketok posta elektronikoz bidaliko dira, gehienez hogeita hamar eguneko epean –zuzenketen berri jasotako datatik−, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariari. Egileek berriro bidaliko dute eskuizkribua zuzenketak eginda eta horiek argi eta garbi adierazita.
 

7. Serie honetako tituluak