Komunikazio seriea

Komunikazio seriea

Irudia

1. Seriearen ildoak

Serie hau Komunikazio Zientzien baitan kokatuta dago. Barne hartzen ditu ikus-entzunezko komunikazioarekin, zinemarekin eta kazetaritza eta publizitatearekin lotutako argitalpenak, eta ikuspegi irekia eta askotarikoa du.

Haren xedea da zientzialarien artean gogoeta, truke akademikoa eta ezagutzaren sorrera sustatzea.

2. Hasierako urtea

1993 urtea

3. Zuzendaritza

Imanol Zumalde Arregui

Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitateko katedraduna Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, non imajinaren analisia eta zinemaren historia irakasten ditu. Bere ikerketa eta argitalpenek bereziki irudien interpretazioaren oinarriei buruz gogoeta egiten dute eta ikus-entzunezko testu desberdin ugari aztertu dituzte, besteak beste, honako liburuak argitara emanez:  Los placeres de la vista. Mirar, escuchar, pensar (Ediciones de la Filmoteca, 2002), La materialidad de la forma fílmica. Crítica de la (sin)razón posestructuralista (Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2006), La experiencia fílmica. Cine, emoción y pensamiento (Cátedra, 2011), Formas de mirar(se). Diálogos sin palabras entre Chaplin y Tati, Lewis mediante (Biblioteca Nueva, 2013) y Fondo, figuras y paisaje. Cómo analizar imágenes y disfrutar en el intento (Fragua, 2021). Santos Zunzuneguirekin batera Ver para creer. Avatares de la verdad cinematográfica (Cátedra, 2019) argitaratu du. Ikerketako lau tarte ditu aitortuta (azkena, 2012-2017).

4. Batzorde zientifikoa

4.1.- Kideak:

  • Santos Zunzunegui Diaz. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitateko katedraduna. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jose Ignacio Armentia. Kazetaritzako katedraduna. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Carmen Arocena Badillos. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitateko katedraduna. Universidad del País  Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea   
  • Xoxe López García. Kazetaritzako katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea
  • Carmen Rodriguez Wanguemert. Kazetaritzako irakasle titularra La Lagunako Unibertsitatean
  • Ainara Larrondo Ureta. Kazetaritzako irakasle titularra. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

4.2.- Eginkizunak

Bildumaren Batzorde zientifikoa Bildumako zuzendariaren aholkularitza eta kontsulta organo bat da. Haren egiteko nagusietariko bat argitaratuko diren testuen kalitate zientifikoa bermatzea da. Batzorde zientifikoaren beste eginkizunak honako hauek dira: bildumaren argitalpen politika zehazteko ekarpenak egitea, testu berriak eskuratzea, eskuizkribuen ebaluazioak egiteko pertsonak proposatzea eta. bilduma dibulgatzea.

5. Jatorrizko lanak bidaltzeko egileek bete beharreko jarraibideak

Egileak, lanaren behin betiko jatorrizkoarekin batera, eskabidea bidali behar dio Argitalpen Zerbitzuko zuzendariari, behar bezala beteta. Eskabidean, ondorengo informazioa agertuko da, besteak beste:  datu pertsonalak, lanaren izenburu osoa (aurrerago alda daiteke), interes zientifikoa, helburuko irakurleak eta lanak merkatuan izan dezakeen garrantzia.  Egilearen curriculum laburra ere erantsi behar da.
Aurkeztutako lan guztiak argitaragabeak edo jatorrizko ikerketa baten emaitza izan behar dira.
Lanetan bildumako ikerketa gairen bat landu behar da.
Lanek I. eranskinean jasotako araudia bete beharko dute (UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuaren Argitalpenen Eskuliburua, 4. argitaraldia, 2021eko abendua).

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Lanak jatorrizkoak izen behar dira, eta inoiz beste inon argitaratu gabeak.

Argitalpen Batzordeak gehienez ere sei hilabeteko epean ebatziko du eskaria. Kalitatea bermatze aldera, lehendabizi Batzorde zientifikoak egingo du hautatze prozesua, eta, ondoren, batzorde horrek egindako proposamenak kanpokoek egindako parekoen ebaluazio bikoitz itsua igaro beharko du.

Bi txostenak aldekoak badira, lana argitaratzea onartuko da, baina aldaketak proposa daitezke. Bi txostenak ez badatoz bat, hirugarren ebaluazioa eskatuko da.

Ebaluazio prozesua behin bukatuta, egileari jakinaraziko zaio erabaki arrazoitua, eta, era berean, proposatuko zuzenketak ere jakinaraziko zaizkio (halakorik egotekotan).

Zuzenketarik egin behar izanez gero, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariari bidali beharko zaizkio gehienez ere 30 eguneko epean, zuzenketa proposamena jaso den egunetik kontatzen hasita. Egileak berriro ere bidaliko du lana zuzenketak eginda, eta zuzenketak argi eta garbi adierazita.

7. Serie honetako tituluak