Clasificación de los Residuos Peligrosos (RP)

Hondakin arriskutsuen sailkapena

UPV/EHUko zentro, sail eta laborategietan sortutako hondakin kimikoen sailkapena Unibertsitate osorako eskema komun bati jarraituz egiten da. Horregatik, hondakin kimikoen sailkapena UPV/EHUk kontratatutako baimendutako kanpoko kudeaketa enpresarekin bat etorrita egiten da: SARPI IBERICA, SLU.

Hondakin arriskutsuak (HA) multzo handietan batzen dira, horien propietate fisiko eta kimikoen eta baimendutako kanpoko kudeaketa enpresak ondoren emango dion tratamenduaren arabera.

Hondakin arriskutsuen sailkapenari eta bereizketari buruzko zalantzak argitzeko, kudeaketa enpresarekin (SARPI IBERICA, SLU) jar zaitezke harremanetan, edo UPV/EHUko Hondakinen eta Ingurumen Kalitatearen arloko teknikari kudeatzailearekin: