Inéditos de Historia

Inéditos de Historia

Irudia

1. Bildumaren ildoak

Historiari buruzko argitaragabeak bildumak monografiak argitaratzen ditu, Erdi Aroko eta Aro Berriko dokumentu historiko argitaragabeak ezagutzera emateko. Dokumentuek, diskurtso historiko orokorrari lotuta, ekarpen berritzailea eta nabarmena egin behar diote eztabaida historiografikoari. Testuen aurretik, aztergairi lotutako ikerketa bat edo batzuk izango dira. Bildumaren jasotzaile dira, nagusiki, Erdi Aro, Aro Berri eta Amerikaren historiako akademiko eta ikertzaileak, nahiz eta zenbait tituluk publiko zabalago batengan sor lezakeen xarma ere aintzat hartu behar den, esate baterako, Euskal Herriaren historia jorratzen dutenak.

Bilduman aurkeztutako lanak ikerlan original baten emaitza izango dira, eta ez dira lehendik argitaratuta egongo beste hedabide batzuetan.

Bildumaren helburua da, gutxien dela, urtean bi titulu argitara ematea. Testu originalak itsu bikoitzeko parekoen ebaluazio prozesuaren menpe jartzen dira.

Orain arte argitaratutako titulu guztiak bat datoz Bildumaren gai eta argitalpen politikarekin.

2. Hasiera data

2000. urtea.

3. Zuzendaritza

Jon Andoni Fernández de Larrea Rojas (Vitoria-Gasteiz, 1962)

Erdi Aroko Historian doktorea eta irakasle agregatua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, Letren Fakultateko Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia sailean, Vitoria-Gasteizen. "Sociedad, poder y cultura (siglos XIV a XVIII)" (IT896-16) Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa Taldeko kidea da.

Batez ere, Behe Erdi Aroko gerra publiko eta pribatuaren azterketa sozialera bideratu du bere ikerketa jarduera, eta lan egiteko espazioak, alde batetik, Nafarroako erresuma eta, bestetik, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeak. Bigarren mailako ikerketa ildo gisa, Behe Erdi Aroko historia ekonomikoari eta Nafarroako Gizarte gatazkei erreparatu die.

Gai horiei buruzko hainbat argitalpenen egilea da, eta aipagarrienak hauek dira:

  • Guerra y sociedad en Navarra durante la Edad Media, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, Bilbao, 1992. ISBN 84-7585-390-0.
  • "Las guerras privadas: el ejemplo de los bandos oñacino y gamboino en el País Vasco", Clío & crimen, n. º 6, 2009, pp. 14-38. ISSN 1698-4374.
  • El precio de la sangre. Ejércitos y sociedad en Navarra durante la Baja Edad Media (1259-1450), Madril, 2013. ISBN 978-84-7737-499-2.
  • "The Kingdom of Navarre", en War in the Iberian Peninsula, 700-1600, Londres, 2018, pp. 175-200. ISBN 978-1-138-70745-0.
  • "Nobles violentos. Malhechores feudales. Luchas de bandos", honen barruan: La violencia en la sociedad medieval. XXIX Semana de Estudios Medievales. Nájera, del 23 al 27 de julio de 2018, Instituto de Estudios Riojanos, Logroño, 2019, pp. 117-131. ISBN: 978-84-9960-129-8.

4. Batzorde zientifikoa

4.1. Kideak

Bildumaren Batzorde zientifikoko kideak nor bere kabuz aritzen dira, modu altruistan. Bosturtekoen arabera izendatzen dira, eta batzordea utz dezakete, eskatzen dutenean. Hauek dira:

  • Carlos Laliena Corbera, Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroaren Historiako katedraduna.
  • Margarita Gómez Gómez, Sevillako Unibertsitatearen Historiografia Zientzien eta Tekniken katedraduna.
  • Jesús Paniagua Pérez, Leongo Unibertsitateko Amerikaren Historiako katedraduna.
  • Cristina Jular Pérez-Alfaro, CSICeko zientzialari titularra.
  • Tomás Antonio Mantecón Movellán, Cantabriako Unibertsitateko Aro Berriaren Historiako katedraduna.
  • José Antonio Munita Loinaz, Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroaren Historiako irakasle titularra.

4.2. Eginkizunak

Bildumaren Batzorde zientifikoa Bildumako zuzendariaren aholkularitza eta kontsulta organo bat da.

Haren egiteko nagusia bildumaren kalitatea hobetzeko aholkuak ematea eta kanpo ebaluatzaileak proposatzea da. Ez dituzte kanpo ebaluatzaileen funtzioak beteko, non eta, gai jakin baten gainean dituzten ezagutzak direla eta, haien irizpenak ezinbestekoak diren.

5. Originalak bidaltzeko egileentzako jarraibideak

Egileak eskabidea bidali beharko dio Argitalpen Zerbitzuko Zuzendaritzari, honako informazio hau zehaztuta: datu pertsonalak, lanaren izenburu osoa, zientzia interesa, xede publikoa, eta ustezko irismen komertziala. Egilearen curriculum labur bat ere bidaliko da.

Lanak egile bakarrekoak edo kolektiboak izan daitezke.

Aurkeztutako testuak amaituta egongo dira alderdi guztietan (aurkibideak, idazketa, oharrak, bibliografia, ilustrazioak, etab.).

Originala ".doc" eta ".pdf" formatuetan bidaliko dira Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzura (argitaletxea.erregistroa@ehu.eus / registro.editorial@ehu.eus) Argitalpen Zerbitzuak, egoki iritziz gero, lanaren paperezko kopia bat eska dezake.

Letra mota Times New Roman izango da, 12 tamainakoa testurako, eta 10ekoa, oharretarako.

Testuarekin batera doazen irudiak, figurak eta ilustrazioak kalitate onekoak izango dira, eta formatu hauetan eginak: ".jpg", ".pdf", ".eps", ".tif", ".ai", ".psd" eta ".hmp". Irismen maila handikoak izango dira. CDan edo beste euskarri etiketadun batean bidaliko dira, izenburua eta erabilitako programak adierazita.

Edonola ere, originalak Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuko Argitalpenen Eskuliburuaren I. eranskinean jasotako arauak bete beharko ditu.

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Originalak aurkezteko eta ebaluatzeko prozesuan, zehaztasun eta gardentasun printzipioak aplikatuko dira; ebaluatzailearen anonimatua bermatuko da; eta, bi parekide itsuen ebaluazio prozedurari jarraituko zaio.
Ebaluazio prozesuak pauso hauek izango ditu:

  • Argitalpen Zerbitzuko Zuzendaritzak lanaren egokitasunari buruzko lehen azterketa bat egingo du, lanari dagokion jakintza arloko Argitalpen Kontseiluaren Batzordeari eta Bildumako zuzendariari kontsultatu ondoren.
  • Baiezkoa izanez gero, Argitalpen Zerbitzuko Zuzendaritzak eta Bildumako zuzendariak lau kanpo ebaluatzaile hautatuko dituzte, gaiaren espezialisten artean: bi titular eta bi ordezko. Argitalpen Zerbitzuko Zuzendaritzak txostena bidaltzeko eskatuko die aztertzaileei, lanaren originala bidali eta hirurogei eguneko epea igaro baino lehen. Aztertzaileek aldez aurretik onartuta, haien eta Argitaletxearen arteko harremanak posta elektronikoz egingo dira.
  • Lanaren jakintza arloari dagokion Batzordeak eta Bildumako zuzendariak, kanpo ebaluatzaileen txostenak ikusita, lana argitaratzea onartuko edo ezetsiko dute:
    • Aldeko bi txosten egiten badira, lana argitaratu egingo da. Nolanahi ere, aldaketak egin ahal izango dira kanpo ebaluazioko txostenean bildutako iradokizun eta gomendioen arabera.
    • Kontrako bi txosten egiten badira, lana ez da argitaratuko.
    • Ebaluazio bat aldekoa bada eta bestea kontrakoa, hirugarren ebaluazio txostena eskatu ahal izango da.

Ebaluazio prozesua amaitu ondoren, ebaluazioak ikusirik, modu arrazoituan jakinaraziko zaio egileari lana argitaratzea onartu zaion ala ez, eta, hala behar bada, zer zuzenketa proposatzen zaizkion.

Zuzenketak egin behar badira, posta elektronikoz bidaliko zaizkio Argitalpen Zerbitzuaren Zuzendaritzari, hogeita hamar eguneko epean, zuzenketak egiteko jakinarazpena jasotzen den egunetik zenbatzen hasita. Egileek eskuizkribua bidaliko dute berriro, zuzenketak txertatuta eta modu argian adierazita.

7. Bilduma honetako tituluak