Breadcrumb

Info_Futuro-alumnado

Unibertsitaterako sarbidea

Bilboko Hezkuntza Fakultateak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Gizarte Hezkuntzako graduak eskaintzen ditu. Hezitzaileak eta irakasleak trebatzen dituen ikastegi publiko bakarra gara Bizkaian.

Gure irakasle gehienak doktoreak dira, eta modu aktiboan parte hartzen dute ikertaldeetan. Irakaskuntza jarduera ebaluatzeko Docentiaz Programara aurkeztu ondoren, irakasle ugarik lortu dute bikain kalifikazioa.

Zeu ere gure Fakultateko parte izatea gustatuko litzaiguke, zeurea ere izango da eta. Ikasleak funtsezkoak dira unibertsitateko ikastegi baten bizitzan; izan ere, ideiak botatzen dituzte, interesak dituzte, iradokizunak egiten dituzte... eta hori oso garrantzitsua da. Horregatik, gure Fakultateko bizitzan modu aktiboan parte har dezazun nahi genuke.