Inscripción

Izen ematea

Aurrematrikula eta matrikula eskaerak:

 

-Aurrematrikula eskaera egiteko aukera apirilaren 15etik ekainaren 15era izango duzu. hemen

A) Aurrematrikula eskaera:

Emakume eta Gizonen Berdintasunaren gaineko Masterrean izena emateko bi pausu hauek eman behar dituzu eta biak nahitaezkoak dira.

Aurrematrikula eskaera eta honako galdetegia betetzea.

B) Matrikula: 2024ko Irailaren 16tik-20ra.

Behin Komisio Akademikoak hautaketa eginda, Masterra egiteko onartuak izan diren pertsonek matrikula egin behar dute eta behean aipatutakohelbidera dokumentazioa bidali (iraillean):

• NANaren fotokopia, edo pasaportearena (ikasle atzerritarrak).

• Graduondoko ikasketetarako sarrera tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko; edo titulua eskatu izanaren agiria. UPV/EHUn 1988az geroztik titulatuek ez dute agiri hori aurkeztu behar.

• Argazkia, atzeko aldean izena eta abizenak idatzita.
• Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria, ondoko artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

Tasak murriztuak ordaintzeko eskubiderik izanez gero hori egiaztatzen duen agiria.


Prezioa: 2.940 euro. Kopuru honek, espezialitate bakarra hartzen du bere gain. Gehitzen den espezialitate bakoitzak 245€-ko gainkostua du.

Ordainketa egiteko kontua

KUTXABANK Nº 20950292923239008657
IBAN KODEA: ES8820950292923239008657
SWIFT edo BIC KODEA: BASKES2BXXX

 

Helbidea:

UPV/EHU

Gradu eta Graduondoko ikasketen arloko errektoreordetza

Berezko tituluetako Negozialekua

II. ikasgelategiaren eraikina

48940 Leioa