Clasificación de los Residuos Radiactivos

Hondakin erradioaktiboen sailkapena

Oro har, hondakin erradioaktiboak sailkatzen dira hondakinak duen erradionukleidoen kontzentrazioaren arabera eta isotopo horien batez besteko bizitzaren arabera. Hortaz, faktore horiek hondakinaren arriskua adierazten dute; hau da, hondakina kontrolatzeko eta erabiltzeko hartu behar diren segurtasun neurrien konplexutasuna. Bi talde nagusi daude:

Jarduera txiki eta ertaineko hondakin erradioaktiboak

Batez besteko bizitza laburra duten erradionukleidoen kontzentrazio txikiak edo ertainak dituzte (beta-gamma igorleak), eta bizitza luzeko erradionukleido eduki apala edo mugatua (alfa igorleak).
Jarduera txiki eta ertaineko hondakinen isotopo erradioaktiboek erdira murrizten dute beren erradioaktibitatea 30 urtetik beherako epean,
eta izan daitezke tresnak, lan arropak, tresneria medikoa eta industria batzuetan, ospitaleetan, ikerketa laborategietan eta zentral nuklearretan erabiltzen diren beste material batzuk.
Jarduera txiki eta ertaineko hondakinen taldean, oso jarduera apala duten hondakin erradioaktiboak daude, kontrol neurri gutxiago behar dituztenak, eduki erradioaktibo apala dutelako.

  • Jarduera espezifiko txikia
  • Beta-gamma igorleak
  • Alfa igorleak oso kontzentrazio txikietan
  • 30 urtetik beherako semidesintegrazio aldia
  • Ez dute berorik sortzen

Jarduera handiko hondakinak

Bizitza labur eta ertaineko erradionukleido kontzentrazio handiak dituzte, eta bizitza luzeko erradionukleido kontzentrazio aipagarriak. Bero kantitate handiak sortzen dituzte, desintegrazio erradioaktiboaren ondorioz, eta denborarekin jarduera txikituz badoa ere, milaka urte behar dira osasunarentzat kaltegarri izango ez den mailara iristeko. UPV/EHUn ez da era honetako hondakinik sortzen.

Jarduera handiko hondakin nagusien artean, erreaktore nuklearretan erabilitako erregaiak daude, eta erradioaktibitate maila altuak dituzten beste material batzuk, bizitza luzeko erradionukleido eduki aipagarri batekin, normalean.

  • Alfa igorleak kontzentrazio esanguratsuetan
  • 30 urtetik gorako semidesintegrazio aldia
  • Beroa sor dezakete

Jarduera txiki, ertain edo handiko hondakinen kudeaketa lege multzo batek arautzen du: