Oferta docente

Informatika Ingeniaritzako Gradua

Eskaintza oso zabala, zure gustuen arabera molda dezazun

Informatika Ingeniaritzako Graduak aukera ematen dizu curriculuma zure gustuen eta interesen arabera moldatzeko. 3. mailan, informatikako hiru arlo nagusietako bat aukeratu beharko duzu: Konputagailuen Ingeniaritza, Konputazioa, eta Software Ingeniaritza. Horrez gain, 4. mailan hautazko ikasgai multzo zabal baten artean aukeratu beharko duzu, egin duzun espezialitatean sakontzeko (Gradu Amaierako Proiektuarekin batera) edo zure interesekoak ere diren beste gai batzuk lantzeko.

Bestalde zure formakuntza aberastu dezakezu nazioarteko ibilbidea eginez.

• Konputagailuen Ingeniaritza (eduki berria)
Konputagailuen Ingeniaritza informatikako ikuspegi desberdinak biltzen dituen eremua da, soluziobide integralak planteatzen dituena —aplikazioen programazio eta garapenetik, baliabideen diseinu eta kudeaketa arte—, helburua izanik, beti ere, proposatutako soluzioen kalitatea, segurtasuna eta eraginkortasuna.
Profesionalen eskaera handia duten hiru arlotan garatzen da prestakuntza: (a) komunikazioetako sistema eta sistema informatikoak (sareak, sistema eragileak, haien administrazioa, komunikazio mugikorrak eta multimediakoak, sistema banatuak, sareko aplikazioak, zibersegurtasuna...) ; (b) sistema txertatuak eta nonahikoak (mikrokontrolagailuak, sistema txertatuak, robotika...), eta (c) prestazio handiko konputazioa (prozesadoreak, superkonputazioa, programazio paraleloa, GPUak, kalkulu-zentroak...).
Horrekin guztiarekin zure burua prestatuko duzu hainbat arlotan profesionalki aritzeko, problema konplexuei soluzio berritzaileak proposatzen, produktu informatiko berriak sortzen, datu-zentroak diseinatzen eta garatzen, eta abar, hala enpresaren munduan (industria 4.0, arlo berritzaileenetan) nola ikerketari lotutako munduan (zentro teknologikoak, unibertsitateak eta abar), hemen eta munduan zehar. Informazio gehigarria
 

• Konputazioa
Sistema informatiko konplexu berriak sortzeko, maiz konputazioaren eta programazio-lengoaien hastapenak eta funtsezko ereduak landu behar dira, problemen konplexutasuna aztertu, eta ebazpenerako algoritmo berriak proposatu. Sistema horien adibideak dira, besteak beste, pertsona eta konputagailuen arteko elkarrekintza-sistemak, aplikazio multimedia eta animaziozkoak, sistema adimendunak, giza ezagutzaren errepresentazioa, ikasketa konputazionaleko teknikak eta sistemak, datu-meatzaritza, eta beste asko. Profesional kualifikatuak prestatzen ditugu eremu horietan guztietan, industrian zein ikerkuntzan aritzeko, askotan gaurko ezagutzaren mugetan. Informazio gehigarria
 

• Software Ingeniaritza
Zerbitzu eta aplikazio informatikoen mundua borborka dago beti, eta profesional ausartak behar dira proiektu konplexuak arrakastaz kudeatzeko, kalitate-arauak eta Software Ingeniaritzako metodologiak erabiliz. Bezeroaren beharrak baloratu, softwarearen betekizunak zehaztu, balizko arriskuak identifikatu, erantzukizun soziala kudeatu, alde etiko, legal, sozial eta ekonomikoak uztartu, diziplina anitzeko pertsonen taldeak egoki zuzendu… horra hor software-ingeniarien lan-eremua. Informazio gehigarria