Comité de Gestión Documental, Transparencia y Archivo

Dokumentuen gestio, gardentasun eta artxiboaren batzordea

Batzordekideen izendapena idazkari nagusiak egingo ditu eta idazkariak ere izendatuko ditu. Osaera idazkari nagusiak aldatu ahal izango du. Bileretan parte hartzea besterenganaezina izango da, batzordeburuak dei egindako gonbidatuak bertan daitezkeelarik.

Osaera

1.– Dokumentuen gestio, gardentasun eta artxiboaren batzordeak honako osaera hau izango du:

  • Idazkaritza nagusiko koordinazio arduraduna izango da batzordeburua, administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboaren ordezkari eta harreman bide eta idazkaritza nagusiko arduradun gisa.
  • Administrazioaren Berrikuntza eta Modernizazioaren Zerbitzuko burua.
  • Artxibo nagusiko teknikari bat.
  • Administrazio elektronikoko teknikari bat.
  • IKTen gerenteordetzari dagokion kide bat, IKTen gerenteordeak proposatutakoa.

2.– UPV/EHUren dokumentuen gestio, gardentasun eta artxiboaren batzordeak honako eginkizun
eta eskumen hauek izango ditu:

  • Artikulatu eta burutu administrazioa modernizatzeko planak, gestioaren, dokumentu artxiboaren eta gardentasunaren hobekuntzari loturik.
  • Bermatu gestioaren eta dokumentu artxiboaren hobekuntzari loturiko ekintzetan sor litezkeen desbideraketak identifikatu eta zuzen daitezela.
  • Jakinaren gainean jarri aldian aldi administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboa gestioaren eta dokumentu artxiboaren hobekuntzaren inguruan egindako ekintzan emaitzei dagokienean.
  • Identifikatu UPV/EHUk sortutako serie eta mota dokumentalak.
  • Zehaztu, sortutako serie eta mota dokumental bakoitzaren bizi zikloa, UPV/EHUren dokumentuen sailkapen koadroa eta kontserbazio egutegia garatuz.
  • Koordinatu Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko Dokumentazioaren Balioespen,
  • Hautapen eta Sarbide Batzordearekin, edo hura ordezkatuko duen organoarekin, UPV/EHUrenak diren eta Euskadiko Dokumentu Ondarea osatzen duten dokumentuen eta horiek ebaluatzeko, gordetzeko eta eskuratzeko arauen inguruko gaietan.
  • Proposatu unibertsitatearen publizitate aktibo eta informaziorako eta serie eta mota dokumental bakoitza erabili eta tratatzeko prozeduretarako jarraibideak.
  • UPV/EHUren administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboak aginduko liokeen beste edozein.