VIVIENDAS-MUNICIPALES

Gazte Solidarioentzako Etxebizitza Programa

Programaren xedea Bilboko gazte unibertsitarioen ostatua hobetzea da. Horretarako, udal sozietateak etxebizitza merkeak eskaintzen dizkie UPV/EHUko graduondoko ikasleei. Trukean, gazteek auzoen eta auzoak osatzen dituzten komunitateen bizitza hobetzen laguntzen dute eta zeregin horretan parte hartzen dute.

UPV-EHUko graduondoko ikaslea bazara, 18 eta 35 urte bitartean badituzu eta gure auzoak dinamizatzeko programa honetan parte hartzeko interesa baduzu, ondoko informazioa kontsulta ezazu.

Urtero egiten dugu deialdi bat, eta udan irekita egoten da.