Breadcrumb

EXÁMENES EXTRAORDINARIOS FIN DE ESTUDIOS

Ikasketa amaierako aparteko azterketa

10. artikulua.- Ikasketa amaierako deialdia

Ikastegi bakoitzak zehaztuko ditu ikasketa amaierako azterketei buruzko arauak, baina, gutxien dela, ondokoa ezarriko da ikasketa guztietarako:
1.- Lehenengo matrikulakoak ez diren irakasgaietan baino ezingo da ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin. Salbuespen bakarra izango da Gradu Amaierako Lana.
2.- Ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek, ondorio hauetarako kontuan izan gabe Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak.
3.- Azterketak matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dizkiete eskatzaileei.
4.- Ikasketa amaierako azterketak ebaluatzeko erabiliko den sistema azken ebaluazioa izango da.

 

Eskaera egiteko epea: Ikusi ikasturteko data garrantzitsuen taula.

Eskaria posta elektronikoz bidal daiteke (secretaria.ei-vi@ehu.eus) edo idazkaritzan aurkeztu, horretarako zehaztutako epean.