Breadcrumb

Sarrerako Proba Fisikoak 2024/25 ikasturtea

info_proba_fisikoak

2024 PROBA FISIKOAK

2024-2025 ikasturteko sarrera proba fisikoetan izena ematea: 2024ko martxoaren 18tik 25era


1. Matrikula web bidez
Ohar garrantzitsuak:
1.    Izena ematean erantsi beharreko dokumentazioa:

- NAN (2 aldeak), indarreko pasaportea edo gidabaimena (jatorrizkoa proben egunean aurkeztu beharko da)

-Ziurtagiri medikoa (Jarraian adierazitako baldintza guztiak betetzen ez dituzten ziurtagiriak ez dira baliozkoak izango)
   * Jatorrizkoa
   * 2024. urtean emandakoa
   * Honakoak jasota: Elkargokidearen zenbakia + sinatzen duen fakultatiboaren izen-abizenak
   * Hitzez hitz zehaztu beharrekoa: Hautagaiak osasun baldintza egokiak ditu sarrera proba fisikoetan parte hartzeko.

2.    Tasen murrizketa: Familia ugaria - Desgaitasuna duten pertsonak 
Izena ematean, aplikazioak inguruabar hori jasotzeko aukera emango du, eta UPV/EHUk ofizioz egiaztatuko du.
3.    Izen-ematea ez da baliozkoa izango tasak ordaindu arte. 


Sarbidea: https://app.ehu.eus/sarbidea/  *Firefox edo Chrome nabigatzaileak

Nola eman izena.


2.Tasak
Onartutako ikasle guztiei kobratuko zaie, nahiz eta gero probak ez egin.
•        Orokorra: 86,33 €
•        Maila orokorreko familia ugaria: 43,17 €
•        Maila bereziko familia ugaria: 0 €
•        %33 edo gehiagoko elbarritasun maila duten ikasleek: 0 €
•        %65 edo gehiagoko elbarritasun maila duten senideek (ama, aita, anaia, arreba): 0 €