info_mugikortasuna

Nazioarteko Harremanak

Ikasleak

​​​​​Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako DekanordeaJordan Santos, Nazioarteko Harremanetarako Dekanordearen bulegoa, Kirol atala (Lasarteko Atea, 71).

Harrera ordutegia:

  • Asteartea: 09:00 - 12:00
  • Osteguna: 09:00 - 12:00

UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren web orri nagusia 

Hezkuntza eta Kirol Fakultateak honako irizpide espezifikoak (araudia) ditu Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien graduari dagokionez:

  • Fakultateak ez du onartzen ez gainditutako irakasgaiak sartzerik,  SICUE, ERASMUS, LATINOAMERIKA  edo BESTE NORAKOAK programetako hitzarmen akademikoetan.  
  • Erasmusko egonaldiak lauhileko batekoak edo ikasturte osokoak izan daitezke. Sicueko egonaldiak ikasturte osokoak izan daitezke, besterik ez.
  • Ikasturte osoko egonaldiak egin nahi izanez gero, ikasleak bermatu beharko du norako unibertsitatean Practicuma egin dezakeela.
    Practicuma hitzarmen akademikoan sartu ahal izateko Nazioarteko Harremanetarako Dekanordetzaren oniritzia eskuratu behar izango du.
  • Ezin izango da Gradu Amaierako Lana hitzarmen akademikoan sartu.

OHAR GARRANTZITSUA:

Mugikortasuneko kalifikazioak ekaina bukatu baino lehen Fakultateko mugikortasuneko koordinatzaileak jaso behar ditu.

Kanpoko kalifikazioak data horren ondoren jasotzeak ikaslearen automatrikularen dataren atzerapena eragingo du.

Fakultateak ez ditu hautazko ikasgaietan plazak gordeko hurrengo ikasturterako.

Izan Buddy!

Irudia

Irudian sakatuz Buddy programaren informaziorako sarbidea duzu

Irakasleak