ISM16 Jardunaldiak Mexiko Hirian

Jakintzen arteko elkarrizketa eta eraikitze komunitarioa, Mexiko Hirian irailaren 10etik urriaren 15era

LaTICFM-Aula Abierta Comunitaria taldearen lehen nazioarteko ikastaroa da, Ilusionista Sozialen Kolektiboaren ekimenari atxikiz. Ilusionista Sozialena eraikitze komunitarioan, hezkuntzan eta autogestioan lanean ari den jendearekin eta taldeekin elkarrengandik ikasteko eta elkarlotzeko formakzioa da. Hiru jarduera egingo ditugu, koakoak eta irekiak, auzoko jendeak, unibertsitateak eta orokorrean interesa duen jendeak parte har dezan animatzeko asmotan. Bi tailer eta hizketagune bat proposatu dugu, bizikidetza-tarte batekin batera, auzoko bi gune elkarlotuz: unibertsitatea (Casa Libertad Plantela, UACM) eta bere ingurua (Ixcalli Jangela eta Parke Komunitarioa); hausnartzeko, solasteko, ikasteko, sentitzeko eta adierazteko, jakintza horizontal eta nahasiak sortzeko harresiak zabaltzeko ezinezkotasun/aukeraren aurrean, hezkuntza berriz ere komunitatearen eskuetara pasa dadin.

 

Formakzio guztia DOAKOA da. Egiaztagiria ere doakoa da (egiaztagiria eskuratzeko ezinbestekoa da izena ematea).

 

Formakzioak bi une ditu, lehena aurrez aurrekoa da, 20 ordukoa:

 

  • Tailerra: Medikuntza autogestiboa: tinturak eta mikrodosiak prestatzea

Koordinazioa: Sandra Marco
Data: Larunbata, irailaren 10 eta 24a eta urriaren 1a. 
Ordua: 10:00-13:30
Lekua: Ixcalli Jangela eta Parke Komunitarioa

 

  • Tailerra: Bizi denak kontatzen du: ahozko historia eta oroimen komuna

Koordinazioa: Felicitas Ovalle y Emiliano Urteaga
Data: Osteguna, urriaren 6 eta 13a. 
Ordua: 11:30-14:30
Lekua: Plantel Casa Libertad, UACM

 

  • Hizkegunea eta bizikidetza: Eta gartzela Santa Martha-ra itzuliko balitz? Unibertsitate ireki eta komunitarioranzko urratsak

Koordinazioa: Emiliano Urteaga, Sinaí Rivera, Ricardo Vega y Julieta Santos
Data: Larunbata, urriaren 15a
Ordua: 10:00 a 14:00 hrs.
Lekua: Ixcalli Jangela eta Parke Komunitarioa

 

Antolaketa orokorra: LaTICFM-Aula Abierta Comuntaria

Egoitzak:

Casa Libertad, Universidad Autónoma de la Ciudad de México (UACM)
Calzada Ermita Iztapalapa 4163, Colonia Lomas de Zaragoza, Iztapalapa, Mexiko Hiria, 09620
eta
Comedor y Parque Comunitario Ixcalli
Felipe Ángeles kalea, Mz-16 Lt. 47, Francisco Villa eta Gran chaparral artean, Lomas de Zaragoza, Iztapalapa, Mexiko Hiria, 09620.

 

ONLINE LANA

Bigarren atala online izango da eta bertan osatuko dira egiaztatuko diren 50 formazio orduak. Hauek dira proposatutako online gaiak:

  • 2016ko azaroaren 7tik 13ra: Bi gai hauetako bat hautatzea dago:
    • Ahozko historiak
    • Jendearekin eta jendearengandik egindako partehartze esperientziak
  • 2016ko azaroaren 14tik 20ra: Kultura herrikoiak egiteko/pentsatzeko/sentitzeko modu gisa lantzeko bederatzi galdera I
  • 2016ko azaroaren 21etik 27ra: Kultura herrikoiak egiteko/pentsatzeko/sentitzeko modu gisa lantzeko bederatzi galdera II
  • 2016ko azaroaren 28tik abenduaren 4ra: Jabe-gabetze komunitarioa
  • 2016ko abenduaren 12tik 18ra: Zientziaren jabe-gabetzea

 

Online gaien nondik norakoak hobeto ulertzeko, online gunean sartzeko aukera dago: http://ilusionismosocial.org/course/view.php?id=36

Online formazioaren koordinatzaileak: Javier Encina eta Ainhoa Ezeiza
Aurrez aurreko formazioa eta online lana batzen duten pertsonek 50 orduko egiaztagiria jasoko dute, gutxienez zigilu hauek izango dituena: Ilusionista Sozialen Kolektiboa, UNILCO-espacio nómada, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU (Ilusionista Sozialen Mintegia), Innova4B, Multimedia Educativa, Universidad Autónoma de la Ciudad de México eta LaTICFM-Aula Abierta Comunitaria.

Zalantzarik baduzu, hona gure proposamen orokorra: http://ilusionismosocial.blogspot.mx/2016/08/formaccion-201617-curso-caos-creativo-y.html

Online formakzioa plataforma honetan gauzatuko da: http://ilusionismosocial.org/

 

INFORMAZIOA ETA IZENEMATEA:

Izenematea: https://www.ehu.eus/eu/web/ism/izenematea

Ikastaroen inguruko informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/ism/formazioa

Harremanetarako: laticfm@gmail.com