Seminario

Kazetaritza politikoaren eta komunikazio estrategikoaren giltzarriak konbergentzia-eszenatokian

Helburuak

Mintegiaren Kartela_Cartel del Seminario
Kartela/Cartel

Azken hamarkadatan jazotako gizarte eta teknologia eraldaketek komunikazioren eremuko azterketak dinamizatu ditu, politika bezalako eragin handiko arloetan batik bat, bai hedabideen eta kazetarien eguneroko ekintzei dagokienez, baita alderdi politikoen komunikazio kabineteen jarduerei dagokienez ere. Web orrialdeek eta sare sozialek (Twitter, Facebook, Instagram, Youtube, etab.) eskaintzen dituzten aukerek eragin bizia izan dute kazetaritza eta komunikazio ekintzok egituratzeko orduan. Hala, mintegi honek gaur egungo sareko komunikazio politikoaren inguruko gogoeta sakona eskaintzea du xede, adituen, ikertzaile eta irakasleen, baita hedabide eta kabineteetako profesionalen ikuspegiak bilduz. 

Data: 2016ko urriaren 3an

Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioa

Antolatzailea: Gureiker Ikerketa Talde Kontsolidatua, Kazetaritza II Saila (Zuzendaritza eta Koordinazioa: Ainara Larrondo eta Irati Agirreazkuenaga)

Seminario

Mintegia