GZKJ-Aurkezpena

Aurkezpena

Irudia

Zer da klinika juridikoa?

Oro har, Klinika Juridikoa esaten zaio Zuzenbidea era tradizionalez bestela erakusteko eta ikasteko moduari. Hori horrela, Zuzenbidea ikasteko modu klasikoak eskuliburuak, buletinak eta sententziak soilik lantzea ("liburuetako" Zuzenbidea) esan nahi duen bitartean; praktikarekin lotuta egotea da irakaskuntza Klinikoaren ezaugarria ("ekintzazko" Zuzenbidea).

Klinika Juridikoak AEBn du jatorria eta azkar hedatu zen mundu anglosaxoian eta haren kolonia eragina zuten herrialdeetan. Azken hamarkadetan bereziki egin dute gora Klinika juridikoek Latinoamerikan eta Europan.

Klinika Juridikoen beste hainbat eredu daude, eta espezialitate juridiko edo tematiko beste egon daitezke. Dena dela, Klinika Juridikoko eredu bat dago, zeinean ikasleen praktika justizia sozialarekin lotutako kasuetan eta arazoetan aholkatzera edo inplikatzera bideratuta dagoen. Hortaz, mota horretako ikaskuntza kliniko baten alde egiten duenak bere funtzio jurista justizia sozial horrekin lotuta egotea nahi du. Ildo horretan, Klinika Juridikoa Zuzenbidearen sistema pedagogikoa eraldatzeko modutzat hartzen da (teoria eta praktika nahasketa), bai eta diskriminazioaren aurkako estrategia juridikoei buruzko gogoetarako eta identifikaziorako laborategi gisa ere. Horien bitartez, ikasleak gizarte bidezkoago bat lortzeko egiteko garrantzitsua duela jakingo du.

Nolakoa da UPV/EHUren Justizia Sozialerako Klinika Juridikoa?

UPV/EHUren Klinika Juridikoaren ereduak bideratzen ditu ikasleak gizarte justiziarekin zerikusia duten kasu eta arazoetan aholkularitza ematera edo inplikatzera. Horregatik, legegintza justizia sozialarekin lotuta nahi duten ikasleentzat da klinika hau. Klinika honetara ulertzen da:

  1. Zuzenbidearen sistema pedagogikoa eraldatzea
  2. Hausnarketarako eta diskriminazioaren aurkako estrategia juridikoak identifikatzeko laborategia. Estrategia horien bidez, ikasleek kontzientzia hartzen dute gizarte bidezkoagoa lortzeko duten eginkizunaz.

UPV/EHUren Justizia Sozialerako Klinika Juridikoan zenbait jarduera egiten dira, batez ere GRAL etaMAL eraldatzaileak, justizia sozialeko erakundeetan praktikak egiten dira, eta pentsamendu kritikoari eta diskriminazioaren aurkako tresnei buruzko prestakuntza ematen da.

Helburuak

  • Zuzenbide Fakultateko ikasleak harremanetan jartzea botere sistemek bakarka edo batera eragindako injustiziak pairatzen dituzten pertsona eta taldeekin (sexu, generoa, gizarte klasea, arraza/etnia, ezgaitasuna, nazionalitatea, sexu orientazioa edo identitatea, etab.).
  • Kasuen analisi eta kanalizazio juridikorako tresnak sortzea (zuzenbideen ingeniaritza), ikasketetan ikasitakoa gizarte aktibismoan diharduten elkarte eta erakundeen esperientziarekin uztartuz.
  • Erreformak planteatzea ikasketa juridikoetan eta kriminologikoetan, zeharkakotasuna txertatzeko botere sistemei buruzko gogoetan.
  • Ekarpena egitea botere publikoek justizia sozialeko politiketan egiten duten lanari, zer arlotan esku hartu edo hobetu daitekeen proposatuz.
  • Street Law arloko programak edo jarduerak egitea.

 

Irudia

Unibertsitatearen gizarte eginkizuna

Unibertsitatearen erronkei buruz aritzean, gaur egun hiru misio aipatzen dira: irakaskuntza, ikerketa eta gizarte eginkizuna. Klinika Juridikoak hirurak beteko lituzke, baina, aukeratutako klinika ereduak, hirugarrenari emango lioke garrantzia; hots, unibertsitatearen gizarte eginkizunari.

Unibertsitateko ikasleak ezin dira gizarte bidegabekeriako arazoetatik at egon, eta are gutxiago Zuzenbide Fakultateko ikasleak. Klinikaren bidez, ikasleek eta irakasleek gizarte kontzientzia edo kontzientzia kritikoa sortuko lukete, baina, gainera, jardun teoriko-praktikoan, jakintza sortuko lukete, gizartean egoera ahulenean dauden pertsonen egoera konpontzera begira.

Zuzenbide Fakultatearen asmotan dagoen klinika eredua pentsaezina da egoera ahulenean dagoen jendearen arazoekin konprometituta ez dauden ikasle, irakasle eta administrazio langileekin, hori baita, gure ustez, unibertsitatearen gizarte eginkizunaren giltzarria.