inf_objetivos

Helburuak

Irudia

 

Materialak + Teknologiak taldeak bere giza eta teknologia baliabide guztiak hiru ardatzetan oinarrituak ditu: formakuntza, ikerketa eta jakintzaren transferentzia.

Alde batetik, taldearen helburu nagusietako bat ikerlatzaileen prestakuntza eta hauek ikerketa taldean egonkortzea da. Talde honek Bikaintasun aipamena duen Material Berriztagarrien Ingeniaritza doktorego programan parte hartzen du, doktorego programa honen baitan ikertzaile ugari prestatu direlarik, eta egun, prestatzen ari dira.

Bestalde, ikerketa talde honetako partaideek burututako ikerketa eta sortutako jakintzaren transferentzia ikerketa proiektu nazional nahiz internazionaletan, artikulu zientifiko eta patenteetan, edota kongresu internazionaletan egindako ekarpenetan islatzen da. Honetaz gain, taldeko kideek mintegi, ikastaro edota lan taldeetan aktiboki parte hartzen dute. Aipagarria da ere, ikertzaile eta irakasleen mugikortasuna egonaldietan, ikasle-trukaketa programak edota beste unibertsitateekin harremanak maila nazional nahiz internazionalean.

Azkenik, aipatu beharra dago taldeak azpiegitura egokiak eta ekipamendu ugari dituela, honek bere ikerketa lerro desberdinak garatzeko aukera ematen diolarik.