Boton menu 2018

Ocultar menu

Órgano proponente:

Organo proposatzailea

Irudia

Patrocinadores menu

Responsive 2018

Mostrar menu
twitterFacebookBloggerlinkedinMeneame

Blogak

Unibertsitateko Ilustratzaile Zientifikoen lehenengo promozioa labetik ateratzear

 

Unibertsitateko Ilustratzaile Zientifikoen lehenengo promozioa labetik ateratzear

 

Estatuko Ilustrazio Zientifikoko lehenengo graduondoko ikasleentzat zalantzarik gabe oso ikasturte intentsoa izan da. ZTF/FCT anbizio eta zorroztasun handiko formakuntza bat planteatu du ikasleetatik haratago joan dena. Ikasgai eta kurrikulum barneko eginkizunaz gain, ikasleek jarduera osagarriak burutzeko aukera izan dute, beraien ezagutzak, konpetentziak eta gaitasunak osatuz eta bide batez Ilustrazio Zientifikoak duen zeharreko eta jakintza –alor anitzeko funtzioa ezagutuz eta beratara hurbilduz.

Kurrikulumetik kanpo burutu diren jardueren artean, zeramikan serigrafiatutako botanikazko laminen sorkuntza egon da. Lamina hauek Leioako Arboretum-aren seinaleztapena hobetzeko erabiliko dira. Ostiralean, Ekainak 29 11:30tan Arboretum-ak dituen zenbait zuhaitza ilustratzen dituzten 14 lamina ezagutu ahal izango ditugu. Ekintza hau Javier Loidiren eskutik, botanikako katedraduna eta Arboretum-aren arduraduna, ezagutu ahal izango dugu. Jakintza-arlo interesgarri hau ezagutu nahi dituzten pertsonei zabaltzen diegu gonbidapen hau eta bide batez titulazio berri honen ikasle zein irakasleekin hitzegiteko aukera edukiko dute.

 

 

1 Irudia: Laster jarriko den seinaleztapena. Montaia: Jose Saez de Ocariz. Ilustrazioa: Patricia Nagashiro Vaca.

 

Lamina hauek burutzeko beharrezkoa izan zen lana graduondoko ikasgaien barruan hasi zen, baina bukatzeko osagarria izan zen Jose Saez de Ocariz (Jota Serigrafía, Bilbo) serigrafiazko tailerrean burutu ziren lanak.

Jarduera osagarri honetaz gain, ikasleek gai desberdinak jorratzen dituzten 5 erakusketa burutu dituzte hainbat zentro eta ekitaldietan: GetxoAquarium, Pint of Science, BermeoTuna World Capital, Zientzi eta teknologiako Fakultatea, Plentziako Itsas Estazioa eta Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean 2018 (azken erakusketa hau oraindik ere Uztailak 13 arte Gipuzkoako Campus-eko Carlos Santamaria zentroan ikusi daiteke).

 

2 Irudia: Erakusketa desberdinetarako egindako kartel batzuk
 

Gainera, Euskadiko Biologoen Elkargoko Biogaia aldizkarirako azal eta kontrazal zoragarriak prestatu dituzte eta barneko ‘Abriendo Brecha en la comunicación de la ciencia visual' izenburuko artikuluko ilustrazioak ere egin dituzte; artikulu hau graduondoko batzorde akademikoak idatzi duelarik.

 

3 Irudia: Biogaia aldizkariko azala eta kontrazala.

 

Aipatu beharra dago, baita ere, graduondoko ikasleek gai desberdinen inguruko ezagutzak hobetzeko antolatutako hainbat bisitaldi egin dituzte: Astronomiako Aulak Durangon, Santa Maria Katredrala Gasteizen eta Medikutzaren Historiako Euskal Museoa.

Baita ere azaldu nahiko genuke ikasleek Wikipedia eta Wikimedia Commons plataformen inguruko saio bat izan dutela Euskal Wikilarien lankide taldeko arduradunekin. Ekintza honen helburua izan da ezagutaraztea plataforma hauen argitalpen prozesua eta parte hartzeko edukin askeen zabalkundean.

Edozein kasutan, abentura ez da hemen bukatzen, izan ere graduondoko amaierako lanak oraindik garatzen ari dira ikerketa zentro, museo, eta zientziaren zabalkundearekin erlazionaturik dauden erakundeetan . Benetako lanak lanbide honen errealitatea ezagutzeko.

Formakuntza hilabete hauetan inplikatu diren pertsonak eskertzea besterik ez zaigu geratzen; ikasleak, irakasleak, laguntzaileak, erakundeak eta babesleakk. Mila esker proiektuan sinistu duzuelako eta aurrera eramatea eta zabaltzea lagundu duzuelako. Datorren ikasturte akademikoan aurrera jarraitzea espero dugu, ikasle eta erronka berriekin, hazten, hobetzen, eta aurrerakuntza zientifikoan zein bere zabalkundean gure harri koskorra jartzen.

 

Blogak

st1