CURSO-RESIDUOS-PELIGROSOS-Enero2017

Hondakin arriskutsuen gestio jasangarria UPV/EHUn: sailkatzea, minimizazioa eta tratamendua

Irudia

Hondakinen gestio jasangarriak ezinbestean dakar, lehenengo eta behin, hauen bolumena ahal denik eta txikiena izan dadin, bereziki, arriskutsutzat jotzen direnak eta tratamenduan eta gestioan ingurumen kostu altua dakartenak.

Beste alde batetik, hondakin arriskutsuen gestio jasangarriak berariaz dakar sortutako hondakinak identifikatu eta sailkatzea, erabili beharreko ontziak eta edukiontziak behar bezala hautatzea, hondakinok biltegiratzeko gomendioak ezagutzea eta hauei emanen zaizkion azken xede edo tratamendua.

Ikastaro honetan egunerokoan hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarraibide batzuk emango dira. Hortaz gain, kudeaketa honetan hobetu eta aurreratzeko esperientziak elkarbanatuko dira.

Helburuak

  • Bertaratutako pertsonak gai bihurtzea, hondakin arriskutsuen (HA) arloko legeak eta hondakinen ekoizle gisa duten betebeharrak bete ditzaten.
  • UPV/EHUko laborategietan sortutako hondakin arriskutsuen ardurazko gestiorako prozedura azaltzea eta hauen gestio okerrak eragindako arriskuak identifikatu eta gutxitzea.
  • Hondakin arriskutsuen ekoizpen eta arriskua gutxitzera bideratutako neurrien erabilera sustatzea, beroriek laborategietan bertan berrerabili, berreskuratu eta tratamendua balioetsiz.

Ikastaroaren edukiak

  1. Hondakin arriskutsuak (HA):
    • Erreferentziazko legeria eta HAren ekoizleen betebeharrak
    • Unibertsitatetik eratorritako hondakin arriskutsuak
    • HA-en sailkapena, ontziratzea, etiketatua eta biltegiratzea
  2. Hondakin arriskutsuen gestio prozedura UPV/EHUn
  3. HA minimizatzeko jarraibideak irakaskuntza eta ikerkuntza laborategietan
  4. UPV/EHUren HA-en tratamendua: azken xedea
  5. UPV/EHUren HA-en bilketetako gorabeheren analisia

Norentzat

UPV/EHUko ikastegi, sail, laborategi, lantegi eta abarretako hondakinak kudeatu eta ekoizteko arduradunentzat: irakasle eta ikertzaile pertsonala (IIP), pertsonal teknikoa (AZP) eta beste ikertzaileentzat.

Ikastaroa egiteko egunak eta tokiak

CAMPUSA EGUNA ORDUTEGIA TOKIA IKASGELA
Leioa Urtarrilak 24 10:00 - 14:00 Zientzia eta Teknologia Fakultatea Erabilera Anitzeko Gela (1.A1)
Hitzaldi-Aretoa
Gipuzkoa Urtarrilak 25 10:00 - 14:00 Joxe Mari Korta Zentroa Auditorioa
Araba Urtarrilak 26 10:00 - 14:00 Elurreta ikasgelategia Gradu  Aretoa

Irakaslea

Adrián Allueva. SITA SPE IBERICAren eragiketa eta larrialdietarako arduraduna, UPV/EHUren hondakin toxiko eta arriskutsuen gestioa adjudikatuta duen enpresa.

Izena ematea

  • ITXITA

Harremanetarako