Eduki publikatzailea

DINOTXIKI 2018

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/15

Bost urteko haurrak Zientzia eta Teknologia Fakultatean izango dira Paleontologia saioetan parte hartzeko. El Regato ikastetxeko ikasleak diren bost urteko ehun bat haur UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia Atalean izango dira ostiralean, martxoak 16, dinosauroei loturiko jarduerak egiteko. Eguna 10:30etan hasiko da.

Ekimena, Xabier Murelaga doktoreak koordinatuko du eta Geologia Ataleko irakasleek antolatzen duten jarduera programaren esparruan dago. Programak gizarteari Geologiaren berri ematea Paeontologiaren bitartez, Lur Zientzien balioa jakineraztea eta unibertsitate publikoak, UPV/EHU-k, arlo honetan egiten duen lana gizarteari hurbiltzea du helburu.