Eduki publikatzailea

Ikastaroa

¿Cómo habríamos llegado hasta aquí sin la GEOLOGÍA? (Cursos de Verano UPV/EHU)

Noiz eta non

Noiztik: 2019/07/02 Noiz arte: 2019/07/03, 00:00 - 00:00

Deskribapena

Geologia gizartearen beharrei erantzuteko balio duen oinarrizko zientzia bat da, eta eragin zuzen eta erabatekoa du gure bizitzan (www.geologia.eus). Bi egunetan zehar, zientzia honi buruzko oinarrizko ezagutzak emango zaizkie ikasleei, leku oso berezi batean egingo diren tailer praktikoen bidez: zehazki, Getxoko Ereagako kaian dauden Punta Begoña Galeriak.

Tailerrek iraungo duten bi egunetan, geologia aplikatuko zaio eraikitako ondarearen balioa berreskuratzeari, diziplinaz gaindiko ikuspegi batetik. Galerien azpiko itsas labarretan azaleratzen diren flysch motako materialen jatorria aztertuko da, hainbat diziplinaren araberako testuingurua zehaztuz euskal-kantauriar arroan; hau da, zergatik dauden egun agerian mugimendu tektonikoek itsasoan jaulkitako materialak, edo nola jakin daitekeen arroken adina eta txertatuta dituzten fosilen eboluzioa. Bestetik, eraikuntzan erabilitako arroken eta material artifizialen karakterizazio petrologikoko praktikak egingo dira. Bigarren egunean, aukera izango da ezagutzeko ingeniaritza geologikoan eta geoteknian egonkortze neurrietan erabiltzen diren dispositibo garrantzitsuenak. Gainera, lurrazpiko urari buruzko oinarrizko kontzeptuak jorratuko dira, laginak hartzeko eta in situ analisiak egiteko praktiken bidez. Amaitzeko, sintesi bat egin eta arreta jarriko da paisaiaren interpretazio geologikoaren garrantzian, galeriak oinarri hartuta, elementu naturalak eta gizakiaren eraldaketak bereizten ikasteko.