Eleaniztasun Unitateak 2023-2024 ikasturtean B2, C1 eta C2 mailako ingeleseko doako prestakuntza ematea aurreikusi du, irakasleen hizkuntza eta ingeleseko trebetasunak hobetzeko unibertsitateko irakaskuntzaren testuinguruan. Eskaintza 20 orduko ikastaro intentsiboek, 10 eta 20 ordu bitarteko ikastaro estentsiboek eta 5 orduko "Taster Modules" prestakuntza-pilulek osatzen dute.
Hona hemen ikastaroen eskaintza. Edukiei eta izena emateko formularioari buruzko informazioa eskuratzeko, dagokion ikastaroaren izena hautatu behar da.
Abenduaren 18an, 16:00etan, 2. lauhilekoko ikastaroen online aurkezpena egingo da esteka honetan: https://us02web.zoom.us/j/5913057420
Maila | Izena | Iraupena | Datak | Lekua | Saio kopurua | Eguna | Ordua |
---|---|---|---|---|---|---|---|
B2 |
Effective Communication Skills for English Medium Higher Education |
20 ordu |
2024/01/08 – 2024/01/18 (Aurkezpena 2023/12/18) |
Online | 8 | Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna | 16:30 - 19:00 |
C1 | Effective Communication and Teaching Skills for English Medium Higher Education | 20 ordu |
2024/01/08 – 2024/01/18 (Aurkezpena 2023/12/18) |
Online | 8 | Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna |
09:00 – 11:30 |
Maila | Izena | Iraupena | Datak | Lekua | Saio kopurua | Eguna | Ordua |
---|---|---|---|---|---|---|---|
B2 - C1 |
Academic Debate and Discussion around English Medium Higher Education |
10 ordu |
2024/01/22 - 2024/03/18 |
Online | 5 | Astelehena, bi astean behin |
16:00 – 18:00 |
C1 | 15 ordu |
2024/01/23 – 2024/02/27 (Aurkezpena abenduan) |
Online | 6 | Asteartea |
16:30 – 19:00 |
|
C1 |
♦Aurrez-aurre |
15 ordu |
2024/01/25 – 2024/02/22 (Aurkezpena abenduan) |
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko), B0.14 gela | 5 | Osteguna |
16:00 - 19:00 |
C1 |
Effective Writing Skills for English Medium Higher Education |
20 ordu |
2024/02/06 - 2024/03/26 (Aurkezpena abenduan) |
Online | 8 | Asteartea |
16:30 – 19:00 |
C1 |
♦Irakasle berriei zuzendua Effective Teaching Skills for New English Medium Higher Education Lecturers |
15 ordu |
2024/02/14 – 2024/03/20 |
Online | 6 | Asteazkena |
16:30 – 19:00 |
C1 |
♦Aurrez-aurre |
15 horas |
2024/03/07 – 2024/04/18 |
Vitoria-Gasteiz (Arabako Campusa) | 5 | Osteguna | 16:00 - 19:00 |
C2 |
Keys to Developing English Language Proficiency for English Medium Higher Education |
15 ordu |
2024/02/07 – 2024/03/13 |
Online | 6 | Asteazkena | 16:30 – 19:00 |
Maila | Modulua | Iraupena | Datak | Eguna | Ordua |
---|---|---|---|---|---|
C1 | 5 ordu | 2024/02/05 - 2024/02/12 | Astelehena | 16:30 - 19:00 | |
C1 |
2. Tips for Oral Interaction in English Medium Higher Education |
5 ordu | 2024/02/19 - 2024/02/26 | Astelehena | 16:30 - 19:00 |
C1 |
3. Tips for Pronunciation in English Medium Higher Education |
5 ordu | 2024/03/04 - 2024/03/11 | Astelehena | 16:30 - 19:00 |
C1 |
4. Tips for Using Information and Communication Technologies in English Medium Higher Education |
5 ordu | 2024/03/18 - 2024/03/25 | Astelehena | 16:30 - 19:00 |
Baldintzak
Lehentasuna izango dute ikastaro bakoitza egiteko eskatzen den ingelera maila duten irakasleek, baldin eta 2023-2024 ikasturtean eman behar badituzte irakasgaiak ingelesez (C1 eta C2 mailako ikastaroetarako) edo EFC irakasgaiak (B2 mailako ikastaroetarako) eta eskainitako ikastaroak lehenago egin ez badituzte. Plaza librerik geratuz gero, ikastaroetan parte hartzeko aukera izango lukete, baita ere, ikasturte honetan ingelesez ematea egokitu ez baina aurrerago ingelesez irakasten interesa duten irakasleek.
Bestalde, kontuan hartzekoa da parte hartzaileak izen emateak iritsi ahala hautatuko direla.
Izena-ematea
Izena emateko, dagokion inprimakia bete beharko da. Esteka eskuragarri dago, ikastaroaren izena hautatuta.
Izena emateko epea ikastaroa hasi baino 10 lanegun lehenago amaituko da eta, pilula formatiboen kasuan, 5 egun lehenago, edo plazak betetzen direnean. Behin epea amaituta, interesdunek email bat jasoko dute non aditzera emango den ikastaroan onartuak izan diren edo ez.
Ziurtagiria
Ikastaroak amaitutakoan, bertaratze ziurtagiri bat igorriko zaie parte hartu dutenei, baldin eta asistentzia %80koa edo hortik gorakoa izan eta eskatutako eginkizunak egin badira. Bertaratzea betetzen ez duten partehartzaileek lehentasuna galduko dute izena-ematen duten hurrengo ikastaroan plazak banatzerakoan.