SAREPRINT-Obligaciones

Antza, dena da abantaila. Baina, badut betebeharrik?

Bi gauza baino ez dizkizugu eskatzen: bata, begi-bistakoa eta, bestea, lege mailakoa.

SarePrint zeure onurarako da, zeuretzako; beraz, mesedez, zaindu materialak.

Bestalde, gogoan izan ez dela dena onargarri. Inprimatzean/fotokopiak egitean, zorrotz bete behar duzu jabetza intelektualari buruzko indarreko legedia, eta horren arabera, ezin duzu, besteak beste, liburu osorik fotokopiatu. Liburu baten zati bat fotokopiatuz gero, fotokopiak zeuretzat izan behar dira, zeuretzat bakarrik, eta helburu akademikoetarako erabiltzeko. Beraz, ezin duzu fotokopiarik egin jende askorentzat edo dirua irabazteko asmoz.