QUIENES-SOMOS

Nor gara?

Geología.eus UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean sortutako komisio bat da, Geologiako Graduko ikasle berrien maila akademikoa igotzeko helburua duena. Geologiako Graduak 50 plaza eskaintzen ditu, eta urtero betetzen dira.

Gure helburua

Etorkizun profesional bikaina eskaintzen du Geologiako Graduak, eta horixe helarazi nahi diegu orientatzaileei eta unibertsitate-ikasle potentzialei. Horretarako, hainbat jarduera jarri dira martxan. Hala ere, gizarteak ez du Geologiak eskaintzen duen etorkizun hori ikusten. Arrazoietako bat geologiaren inguruan dagoen ezjakintasuna edo ikuskera faltsua izan daiteke; izan ere, sarritan, mineral- eta fosil-bildumak egitearekin, naturako bitxikeriekiko interesarekin edo naturaren estetika estimatzearekin lortzen da Geologia.

Geologiaren lana ikusgai jarri nahi dugu gizartean.

Epe labur eta ertainerako joerak

Gure gizarteak ez daki herrialde garatuetan beharrezkoa den geologo profesional kopuruak unibertsitateak sor dezakeen lan-indarra gainditzen duela (Estatu Batuetan hurrengo bost urteetan 185.000 geologo beharko dira, eta unibertsitateak prestatutako 50.000ren aurrean, eta antzeko zerbait gertatzen ari da Europan. Bertan Iparraldetik Hegoaldera zabaltzen ari da profesionalen behar hau). Horrez gain, honako hauek ere ez dakizki: suspertzen ari diren herrialdeetan geologoak dira gehien kobratzen dutenak (askotan medikuen, ingeriarien… gainetik), hainbat espezialitatetan, batez ere energia berriztagarri eta ez berriztagarriekin lotutakoetan, geologoen bataz besteko soldatek sei zifra dituzte eta epe labur eta ertainera (2020-2050) egoera hori nabarmenagoa izango da.

Webgune hau gure topagunea da.

Kontaktua

Honako inprimakia baliatuz edo gure Sailen bitartez jar zaitezke gurekin harremanetan.