MBAe3 -Redes-Sociales

MBAe3-Para-quien-esta-pensado

Norentzat da MBAe3 master hau?

MBAe3 (emprendimiento - estrategia -  empresa)

Graduondoko hau programa modular gisa diseinatuta dago, eta negozio proiektu berritzaile bat zuzendu eta kudeatu nahi duten pertsonei zuzenduta dago.

Negozio berriak zuzentzeko eta lehendik finkatuta dauden enpresetan zuzendaritza lanpostuak betetzeko gaitasuna, autonomia exekutiboa eta ekimena duten profesionalak prestatzea du xede MBAe3ak.

Dirigido a personas emprendedoras, que precisen conocimientos sólidos e intensivos para establecer su modelo de negocio, hacer crecer la empresa de una manera estructurada y desarrollar habilidades directivas con el objetivo de dar forma a proyectos emprendedores y conseguir la confianza de clientes e inversores.

MBAe3 Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterra ikasturte akademiko batean egiteko pentsatuta dago, baina, moduluka eta era malguan eginez gero, gehiago luzatu daiteke. Kasu horretan, hainbat ezagutza bloketan banatuta egongo da, pertsonek libre dituzten orduen arabera.

  • MBAe3 masterra urte batean (60 kreditu = 4.230 euro). Prestakuntza profil teknikoa duten profesionalei eta unibertsitateko gradudunei zuzendua (ingeniaritza, arlo zientifikoko eta osasuneko diziplinak), baita, oro har, enpresaren arloarekin loturarik ez duen aurretiazko unibertsitateko prestakuntza duten (adibidez, Zuzenbidea edo Komunikazioa) eta urtebetez enpresa kudeaketa eta zuzendaritzarekin lotutako trebetasunak eta gaitasunak jasotzeko beharra duten pertsona guztiei ere.

  • Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzan Aditua (19 kreditu = 1.368 euro). Unibertsitateko gradudunei zuzendua; Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzako MBAe3 masterra zenbait urtetan eskuratzeko aukera ematen du, modu erosoagoan, moduluka eta ikasleen bizitza profesionalera egokituta.

  • Ekintzailetza, Finantzaketa, Ekoizpen eta Merkaturatzean Espezialista (31 kreditu = 2.232 euro eta elkarren segidako moduluak egiteko aukera). Unibertsitateko gradudunei zuzendua; Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzako MBAe3 masterra zenbait urtetan eskuratzeko aukera ematen du, modu erosoagoan, moduluka eta ikasleen bizitza profesionalera egokituta.

  • Hala, Aditu titulua + Espezialista titulua + Business Plan Master Amaierako Lana gehitu daitezke, MBAe3 masterraren prestakuntza osoa egin arte, hainbat ikasturtetan.