MBAe3 -Redes-Sociales

MBAe3-Metodología

MBAe3 masterraren metodologia

MBAe3 (emprendimiento - estrategia -  empresa)

Aipatutako helburuak betetze aldera, honako metodologia hauek erabiliko dira:

  • Irakasleen eta ikasleen arteko azalpen interaktiboak
  • Lan praktikoak, diziplina anitzeko taldetan
  • Enpresen sorkuntza eta zuzendaritza lanak simulatzeko dinamikak (Business Game)
  • Aditu profesionalen tutoretza, banakakoa eta taldekoa
  • Kasuaren metodoa: arrakasta izan duten eta porrot egin duten enpresa esperientziak, protagonistek lehen pertsonan kontatuak
  • Enpresetarako bisitaldiak, horien lan prozesuak in situ ezagutzeko
  • Master Amaierako Lana: Business Plan/ Elevator Pitch

Azalpen interaktiboetan, irakasleek hainbat gai aurkeztuko dituzte (ikasleei aurretiaz helaraziko zaie aurkezpenaren eduki teorikoa), eta adibideak eta kasu praktikoak erabiliko dituzte horretarako.

Diziplina anitzeko taldeetako lanak eskola orduetatik kanpo egingo dira; horretarako, aldez aurretik tutoretzak hitzartuko dira irakasleekin.