SUSTATUZ_Presentación

Aurkezpena

Sustatuz programak bere aurreko Garaituz programaren lan ildoari jarraitzen dio.

2014an, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako eskualdeetako garapen agentziek, Garapen Agentzien Euskal Elkartean bildurik, lankidetza hitzarmena formalizatu zuten "Txoke Planeko" Garaituz programaren esparruan, Gipuzkoan ahultasun egoeran zeuden enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta haien iraunkortasuna ziurtatzeko xedez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta UPV/EHUren artean ezarritako lankidetza esparru horren asmoa zen modu eraginkorrean konbinatzea lehenengoaren lidergo gaitasuna unibertsitate esparruak eta esparru akademikoak jakintza sortzeko eskaintzen duten ahalmenarekin eta, era berean, garapen agentziek duten ehun ekonomikoaren jakintzarekin eta eskualde mailan koordinatzeko ahalmenarekin.