Jardueren Programa

2021-2022ko Jardueren Programa

Jardueren programa

1. PRESTAKUNTZA

1. Prestakuntza dual zabala eta nazioartekoa izatea, irakaskuntza metodologia berritzaileak izango dituena eta euskal gizartearen beharrei erantzungo diena, kanpoko ebaluazio erakundeek onartutako emaitzen bidez.

1.1. Ikastegiei laguntzea beren tituluetarako nazioarteko prestakuntza dualeko proiektuetan, eta ebidentzia egiaztatua duten eta IKD i3 hezkuntza ereduan lerrokatuta dauden irakaskuntza metodologia aktiboen ezarpenean. 

1.2. Jarduerak antolatzea, graduko eta masterreko tituluetan aitortza duala lortzeko prozesuan ikastegiek garatu dituzten jardunbide egokiak ezagutarazteko.

1.3.UPV/EHUren graduko, graduondoko eta doktoregoko tituluen indarguneak eta hobekuntza arloak aztertzea.

1.4. Gradu bikoitzak bultzatzea eta graduko titulu berrien ezarpena baloratzea, euskal gizartearen premiekin sintonian.

1.5. Erakunde akreditazioa duten ikastegien kopurua areagotzea.

1.6. Martxan jartzea barne ebaluazioak, akreditazioaren aurreko urrats gisa, lagungarri izango dena bisitak prestatzeko (aukerakoak, ikastegiek eskatuta) eta barne ebaluatzaileen banku bat sortzeko, alorrean esperientzia duten UPV/EHUko irakasle-ikertzaile, AZPko langile eta ikasleekin.

1.7. Aholkuak ematea ikastegiei beren plan estrategikoak egiteko, lerrokatuak unibertsitatearen plan estrategikoarekin, eta laguntza ematea UNIKUDE bidez plan horien lanketan.

1.8. IKD i3 hezkuntza ereduan oinarritutako prestakuntza sustatzea, hainbat titulutako ikasleen arteko baterako lana errazteko. 

1.9. Graduondoko Ikaskuntzen II. Plan Estrategikoa definitzea.

2. Zeharkako gaitasunei buruzko prestakuntza sustatzea, bereziki sormenari, lidergo gaitasunari, ekintzailetzari eta kulturartekotasunari, prestakuntza praktikoari eta hizkuntzei dagokienez. Berdinen arteko ikaskuntza mekanismoak bultzatzea, zeharkako gaitasunak garatzeko.

2.1. Berdinen arteko ikaskuntza mekanismoak bultzatzea, egokitzapen beharrei erantzuteko, ikasle berrien integrazio akademikoa, soziala eta pertsonala errazteko eta zeharkako gaitasunak garatzeko (BAT programa, Berdinen arteko tutoretza). 

2.2. Irakasleen artean, sormenari, lidergo gaitasunari, jasangarritasunari, gizarte konpromisoari, ekintzailetzari eta kulturartekotasunari lotutako zeharkako gaitasunak ikasleengan bultzatzeko prestakuntza eskaintza areagotzea.

3. Erronketan oinarritutako ikaskuntza programa bateratuak garatzea ENLIGHT partzuergoko kide diren unibertsitateekin, ikasleen mugikortasuna errazteko eta areagotzeko.

3.1. Erronketan oinarritutako ikaskuntzari buruzko UPV/EHUko irakasleentzako prestakuntza diseinatzea.

3.2. Baterako prestakuntza programak diseinatzea eta garatzea ENLIGHT Europako Unibertsitea aliantzako kide diren 9 unibertsitateen artean.

4. Euskampus-Bordele Mugaz Gaindiko Campusa eta atzerriko beste unibertsitate batzuekiko harremanak sendotzea, baita Graduondokoen Latinoamerikako Sarea ere.

4.1. Ikastegiei laguntzea Erasmus Mundus berriak sortzen.

4.2. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa sarearen barruko mugikortasunak sustatzea.

5. Graduetan eta graduondoetan euskarazko irakaskuntza areagotzea eta finkatzea. Lanbide masterretan euskaraz ikasteko aukera bermatzea.

5.1. Euskararen IV. Plan Gidaria (2023-2027) diseinatzea.

5.2. Euskarazko ikasmaterialaren prestakuntza, egokitzapena eta dibulgazioa bultzatzea, baita euskaraz egindako Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) ere.

5.3. Euskarari buruzko lan monografikoak bultzatzen jarraitzea euskara unibertsitate-hizkuntza gisa ezagurzera emateko eta garatzeko.

5.4. Unibertsitatearen berezko jarduerak osorik euskaraz egin daitezen baliabideak eskaini.

6. Graduetan eta graduondokoetan hirugarren hizkuntza batean ikasteko aukera indartzea eta areagotzea, eta ingelesezko tituluak bultzatzea, atzerriko ikasleak erakartzeko, bereziki ENLIGHT partzuergoan hartutako konpromisoen esparruan.

6.1. Graduan ingeleseko eleaniztasuneko irakasgaien, English Friendly Course-n, eta Courses Taught in English-en eskaintza akademikoaren aukera indartzea.

6.2. Irakasleei beharrezkoak diren prestakuntza eta egiaztapenak eskaintzea graduko eta graduondoko ikasketak ingelesez emateko.

6.3. ENLIGHTeko unibertsitateek atzerriko ikasleak erakartzeko antolatzen dituzten feriatan parte hartzea, gure unibertsitatearen berri bereziki emateko.

6.4. Unibertsitate arteko berezko tituluen proposamenak erraztea, nazioarte mailan.

7. Etengabeko prestakuntza sustatzea, aurrez aurrekoa nahiz online, euskaraz eta gaztelaniaz, hura eskatzen duten gizarte eragileekin koordinatuta.

7.1. Ikastegiek campusetako eskaintza akademikoa areagotzeko egindako ekimenak bultzatzea eta babestea.

7.2. Lurralde historiko bakoitzean eginiko ikastaroen antolakuntza koordinatzea UPV/EHUren Uda Ikastaroen Fundazioarekin, baita mugaz gaindiko ikastaroak ere, Nafarroarekin eta Akitania Berria eskualdearekin.

7.3. Oinarriak diseinatzea etengabeko prestakuntzako estrategia baterako, eta epe luzerako etengabeko prestakuntza proposamen bat lantzea eta egiaztatzea unibertsitateko kideekin (zuzendaritza akademikoak, ikastegiak…).

7.4. Berezko tituluak ebaluatzeko sistema bat aztertzea eta proposatzea, eta egungo errealitatera egokitutako etengabeko prestakuntza.

8. Online prestakuntza eleaniztuna bultzatzea, arreta berezia jarrita euskaraz, ingelesez eta frantsesez emandako prestakuntzan, eCampusaren bidez irakaskuntza zerbitzuak areagotuz.

8.1. Irakasleei erraztasunak ematea, ikastaro eleaniztunak eta akreditazio probak egin ditzaten.

8.2. UPV/EHUren online prestakuntza tipologia definitzea.

8.3. Bultzada ematea online irakasgaien eskaintzari, master ofizialetan eta etengabeko prestakuntzan.

9. Ebidentzia egiaztatuko hezkuntza berrikuntzako erreferenteak izatea.

9.1. IKD i3 hezkuntza eredua hedatzea, Enlight partzuergoko unibertsitateen hezkuntza ereduarekin duen koherentzia nabarmenduz eta UPV/EHUko ikastegiekin lan eginez, eredu hori tituluetan sartzeko.

9.2. Irakaskuntza garapen akademikoarekin koherentea izango den prestakuntza esparru bat sortzea, erantzun egingo diena ibilbide profesionalaren etapei, eta martxan jartzea IRAKASBERRI, GAITUZ eta IRAKAR programen deialdiak, ikuspegi honetatik berregokituak.

9.3. IKD i3 Laborategiak Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen deialdia eguneratzea, baita UIPP ikastaroena ere.

9.4. Hezkuntza berrikuntzarako ERAGIN programak trebatutako irakasleengan eta haien ikasleengan duen inpaktua aztertzea, eta ikastegi mailan garatutako programa berri baten beharra baloratzea.

9.5. Campus Bizia Lab eta Gaztenpatia programen azterketa espezifiko bat egitea, indarguneak eta hobetzeko edo hazteko arloak detektatzeko.

10. Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) –hala nola genero berdintasuna, euskara, euskal kultura, klima aldaketaren aurkako borroka eta energia berriztagarrien sustapena– lotutako gradu eta master amaierako lanak bultzatzea.

10.1.  GRALen eta MALen defentsarako matrikula inprimakietan, tarte bat uztea, ikastegiekin lankidetzan, lanak zer GJHri egiten dien ekarpena adierazteko (3 GJH gehienez).

10.2. Bultzada ematea 2030 Agenda GRAL eta MALetan sartzeari, ikasleen eta irakasleen prestakuntzaren bidez.

10.3. Bultzada ematea erronketara orientatutako diziplina anitzeko GRALak egiteari, eredu gisa hartuta UPV/EHUn jada arrakasta izan duten beste egitasmo batzuk.

10.4. UPV/EHUko Ikasleen Kongresua antolatzea eta GRALek GJHei egindako ekarpena agerian uzten jarraitzea.

10.5. MALek GJHei egiten dieten ekarpena ikusaraztea, MAL sarien deialdien bidez.

11. Nazioarteko mugikortasuna ikasle guztien artean zabaltzeko eta errazteko ekintza inklusiboak ezartzea: mugikortasun birtualak eta konbinatuak (mugikortasun fisikoa + aldi birtuala) eta iraupen laburrekoak, eskaera prozesua sinplifikatuz.

11.1. Deialdi espezifikoen bidez unibertsitateko talde guztien mugikortasuna babestea.

11.2. Egiturak eta zerbitzuak mugikortasun programen kudeaketa premietara egokitzea, Erasmus Without Paper ekimenari bereziki erreparatuta.

11.3. Gradurako mugikortasun programa konbinatuak (birtualak eta fisikoak) eta graduondorako mugikortasun laburragoak antolatzea, ikasle guztiei mugikortasun aukera handiagoak emateko.

11.4. Ikasle bisitariei informazioa eskaintzea eta jarduerak prestatzea euskal kulturaren esparrura gerturatzeko.

11.5. Ikasle bisitariak hartzeko Buddy programa sustatzea.

12. Ikasleek erabilitako tresna informatikoen (GAUR, eGela, BBC…) erabilera eguneratzea eta sinplifikatzea, bereziki gailu mugikorretan.

12.1. Graduko eta masterreko ikasketak egiteko unibertsitatera sartzeko aplikazio berri bat garatzea, gailu mugikorretatik erabili ahal izango dena.

12.2. Erasmus programaren izapidetze digitala (Erasmus Without Paper) ezartzeko planaren barruan finkatutako mugarriak betetzea.

12.3. Pandemia ostean irakasteko tresna digitalak berrikustea, eta eGela/pi plataforman sar daitezkeen software libreko alternatibak aztertzea.

12.4. Irakaskuntzarako eGelaren bertsio berria sortzea.

13. Ikasleen enplegagarritasuna errazten duten baldintzak hobetzea.

13.1. Gure unibertsitatearen eta ehun sozioekonomikoaren arteko lankidetza babestea, hitzarmenen bidez.

13.2. I. Enplegagarritasun Plana garatzea.

13.3. Hiru campusetan enplegu foroak antolatzen jarraitzea, ikasleen eta egresatuen laneratzea errazteko.

13.4. Ikasleen kopurua areagotzea, bai erakundeetan, enpresetan edo gure unibertsitateko zerbitzuetan egindako kualifikazio handiko praktiketan, bai inguruko enpresa eta erakundeetan egindako GRALetan, MALetan eta doktorego tesietan.

13.5. Jardueren katalogo bat diseinatzea, EHUalumni kolektiboaren enplegagarritasuna hobetzeko Prestakuntza Eskolaren bidez.

13.6. Enplegurako prestakuntza osagarriaren aurrez aurreko edo online eskaintza areagotzea, ikasleen prestakuntza beharrari egokituta, eta gure unibertsitatearen zeharkako gaitasunen katalogoan jasotako gaitasunen garapena areagotzea.

13.7. Bultzada ematea lehiaketen bidez irakaskuntza hobetzeko egitasmo teknologikoei.

14. Jarduera ekintzailea eta enpresak sortzeko gure unibertsitateko irakasleikertzaileen, ikasleen eta egresatuen ekimenak koordinatzea eta bultzatzea, bereziki Garapen Jasangarrirako Helburuekin konprometituta badaude.

14.1. Ekintzailetzan eta enpresen sorkuntzaren arloan eskainitako zerbitzuak zabaltzea ikasleen eta irakasle-ikertzaileen artean, eta datozen lau urteetarako eskaintza indartzea.

14.2. Hiru campusetan, enpresa ekimenak garatzeko laguntza ekonomikoak, babes programak eta sariak bultzatzea.

14.3. Datozen lau urteetarako I. Ekintzailetza Plana egitea.

14.4. Egungo junior enpresen egoerari buruzko diagnostikoa egitea, eta, hortik abiatuta, arlo horretarako jarduera plan bat egitea.

15. Unibertsitate-enpresa ikasgelen sarea sendotzea eta zabaltzea.

15.1. Unibertsitate-enpresa ikasgelen funtzionamendua ebaluatzea eta beharrezkoak diren hobekuntza ekintzak egitea.

15.2. Ikastegiei laguntzea unibertsitate-enpresa ikasgelak sortzen, ikastegikoak nahiz campusekoak.

15.3. Jardunaldiak antolatzea, ikastegietan eta campusetan dauden unibertsitate enpresa ikasgelen errealitatea eta beharrak ezagutzeko.

2. IKERKETA ETA EZAGUTZAREN TRANSFERENTZIA

1. II. Ikerketa Planaren jarraipena egitea eta beste plan bat prestatzea.

1.1. II. Ikerketa Planaren urteko jarraipen txostena egitea.

2. Nazioarteko bokazioa duen bikaintasuneko ikerketa mantentzea eta bultzatzea, jakintza arlo guztietan.

2.1. Ikertzaileen mugikortasun programen koordinazioa areagotzea eta hobetzea.

2.2. Nazioarteko tesiak sustatzea, arreta berezia jarrita ikerketa tradizio gutxiko arloetan, eta Bordeleko Unibertsitatearekin eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin (UPPA) batera tutoretzakidetzako doktorego tesiak bultzatzea.

2.3. Zientzia kalitate handiko nazioarteko argitalpenak babestea, bereziki maiz aipatuak izan daitezkeen pertsonen artean.

2.4. Ikerketa emaitzak sarbide irekian argitaratzea bultzatzea.

2.5. Nazioarteko talentua erakartzea, beste eragile batzuekin elkarlanean eginiko deialdi espezifikoen bidez.

2.6. Irakaskuntzan oinarritutako ikerketa bultzatzea, SoTL (Scholarship of Teaching and Learning) ereduan oinarrituta.

3. Ikerketa berariaz bultzatzea ikertalde edo ikerketa tradizio urria duten baina kultura aberastasuna sortzen duten eta eratu edo egonkortu behar diren jakintza arloetan.

3.1. Ikerketa tradizio urriko arloetan ikertalde berrien sorrera bultzatzea, eta arlo horietan egindako ikerketa zabaltzea.

4. Sortzen ari diren ikertaldeei eta ikertzaile berriei laguntzea, ikerketa urriko arloei bereziki erreparatuta.

4.1. Ikertzaile berriek ikertaldeetan eta ikerketa proiektuetan lidergoa lortzeko aukera izan dezaten sustatzea.

4.2. Ikertaldeei laguntzea ikertzaile berriak erakartzen (baterako IN eta tesien zuzendaritzakidetza).

5. Diziplinarteko lankidetza ekar dezaketen erronka eta galdera konplexuen inguruko ikerketa antolatua sustatzea.

5.1. Taldeen arteko lankidetzako ikerketa babestea eta bultzatzea, tamaina handiko proiektuak abiaraztea ahalbidetuko duten baterako proposamenak sustatuz.

5.2. Aukeren bilaketa sustatzea, ikertzaileek diziplina anitzeko proiektuetan parte har dezaten era askotako deialdietan.

5.3. GJHen inguruan egindako ikerketak eta prestakuntza nabarmentzea.

5.4. UPV/EHUko taldeei laguntzea Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (edo estatuko edota nazioarteko antzeko planen) estrategien inguruko ekintza espezifikoetan parte hartzen.

6. EHUagenda 2030 planarekin jarraitzea, eta hura indartzea eta egokitzea, unibertsitateak sortu eta transferitutako ezagutzari erreparatuta.

6.1. EHUagenda 2030 egitasmoaren garapen maila gainbegiratzea eta berrikustea.

7. EHUagenda 2030en GJH14 helburua sartzea: ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak kontserbatzea eta modu iraunkorrean erabiltzea, garapena jasangarria izan dadin.

7.1. Itsasoaren kontserbazioari buruzko GJH14 helburuari lotutako ikerketa, diziplina anitzeko prestakuntza eta dibulgazioa nabarmentzea eta areagotzea.

8. Doktoregoaren balio erantsia bultzatzea, sektore sozioekonomikoan eta kulturalean.

8.1. Doktorego tesiak erakundeen eta enpresen lankidetzaz egitea ahalbidetuko duten deialdiak bultzatzea.

8.2. Kanpo erakundeekiko harremanak areagotzea, doktorego tesiak egiteko lankidetza hitzarmenak sinatzeko.

8.3. Bultzada ematea tesiak batera zuzentzeari, kanpoko erakundeetako eta enpresetako pertsonekin.

9. Euskararen presentzia areagotzea ikerketan, transferentzian eta dibulgazioan.

9.1. Euskarazko tesien eta euskarazko nazioarteko tesien kopurua areagotzea.

9.2. Euskarazko eztabaida eta dibulgazio foroak areagotzea.

9.3. Argitaratutako ikerketak eta dibulgazio-lanak gizartean ikusaraztea Euskara Kultura Zientifikoko Katedrarekin lankidetzan.

9.4. Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bildumaren bidez, jakintza zientifikoaren dibulgazioa lantzea

9.5. Euskarazko aldizkarien bidez (EKAIA, GOGOA, TANTAK…), EHUn egiten den ikerketaren hedapena sustatzea.

9.6. Euskarari buruzko lan monografikoen bidez, euskararen ezagutzan eta garapenean bultzatzea.

10. Ikerketarako eta lankidetzazko transferentziarako azpiegiturak, guneak eta zerbitzuak hobetzea. Kontratuak egitean arinago jokatzea.

10.1. Egungo azpiegitura zientifikoen egoera eta jarduera ebaluatzea eta azpiegitura berrien martxan jartzea amaitzea.

10.2. Kontratuak azkartzea.

10.3. Itsasgune proiektua (Nautika).

11. Enpresekin unibertsitatearentzat itzulkinak izango dituzten kontratuak egiteko erraztasunak ematea, eta jabetza industrialeko lizentziak sustatzea, bereziki Europakoak eta nazioartekoak.

11.1. Ikertaldeen transferentzia eta berrikuntza gaitasunak berriro diseinatzea eta eguneratzea, GJHen inguruan.

11.2. Kontratuak, patenteak eta lizentziak sustatzea.

12. Euskadiko Berreskuratze eta Erresilentzia Programak (Euskadi Next) ezarritako erronkei aurre egiten laguntzea.

12.1. Berreskuratze eta Erresilentzia Programaren baitan sortutako lankidetza publiko-pribatuko egitasmoetan parte hartzea, lider gisa arituta ikerketaren eta ezagutza aurreratuaren transferentziaren alorretan.

12.2. Aliantzak egitea Euskampus osatzen duten erakundeekin, bultzada emateko Plan Estrategikoan zehaztutako egitekoei.

3. KULTURA ETA GIZARTEA

1. Webgunea eta informazio publikoa hobetzea. Marka irudia finkatzea.

1.1. Web orriaren diseinua amaitzea eta hura berritzeko urratsak egitea, hura erabiltzen duten kanpoko nahiz barneko kolektiboen eskaerei erantzuteko.

2. Estrategia komunikatibo eta mediatiko eraginkorrak garatzea, gure unibertsitateak hiru lurralde historikoetan izandako lorpenak gizarteari ezagutzera emateko.

2.1. 2022-2025 komunikazio plana lantzea.

3. EHUgune eta haren jarduerak hiru campusetan bultzatzea, unibertsitatearen eta gizartearen arteko eztabaida eta lotura espazio gisa.

3.1. Alderdi sozioekonomikoei eta soziopolitikoei buruz eztabaidatzeko konferentziak eta mintegiak antolatzea.

4. EHUalumni sarea sustatzea, eta Mentoring, Enbaxadore eta Cicerone programak sendotzea.

4.1. EHUalumniren bosgarren urteurrena ospatzeko jarduerak egitea, haren ekarpena nabarmenduz eta egiten diren jarduera eta ekimen guztien garrantzia azpimarratuz.

4.2.- Mentoring programa erraz kudeatzea erraztuko duen plataforma bat sortzea.

5. Graduen eta graduondokoen berri emateko eta haietara ikasleak erakartzeko estrategia hobetzea, UPV/EHUn ikastearen balio bereizgarria agerian jarriz, eta unibertsitate aurreko ikasleen orientazioa areagotzea.

5.1. Unibertsitate aurreko ikasleentzako jarduerak antolatzea, UPV/EHUren prestakuntzaren kalitateari buruzko pertzepzioa hobetuz.

5.2. Eskaintza akademikoa zabaltzea, ikasleek prestakuntza ibilbideak finkatzeko aukera izan dezaten (gradua, graduondokoa eta etengabeko prestakuntza). Eskatu Montseri

5.3. Bigarren Hezkuntzako orientatzaileentzako OrientaTU jarduera bultzatzea.

5.5. 2022ko Master Eguna antolatzea.

5.6. Graduen eta masterren UNIFERIA online jardunaldia antolatzea eta burutzea EUEBrekin lankidetzan.

5.7. Graduondoko eskaintzari buruzko webgunearen edukia aztertzea, etorkizuneko ikasleen ikuspuntutik, eta proposamen bat egitea intranetera eramateko UPV/ EHUko ikasleentzako edukia.

6. Bi norabideko akordioak ezartzea, unibertsitate prestakuntzaren eta Lanbide Heziketaren artean.

6.1. Erreferentziazko lanbide heziketako ikastetxeekin harremanak areagotzea, kredituak bi noranzkoetan aitortzeko mekanismoak ezartzeko aukera ematen duten gaietan.

6.2. Lanbide heziketarekin lotura estua duten UPV/EHUren berezko tituluak mantentzea, eta lankidetzan aritzea Eusko Jaurlaritzarekin eta lanbide heziketako eragileekin.

7. Esperientzia Gelen prestakuntza programak berrikustea, gizartearen eskariari erantzuteko.

7.1. Esperientzia Geletako ikasle ohien elkarteekin lankidetzan jardutea.

7.2. Helduentzako Unibertsitate Ikastaroen Espainiako Elkartearekin (AECUM) lankidetzan jardutea.

7.3. Harremanak eta lankidetzak ezartzea Esperientzia Gelen eta inguruko eragile kulturalen eta sozialen artean. 

8. Ikasleen, irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen gizarte ekimena eta konpromiso zibikoa babestea, sustatzea, aitortzea eta zabaltzea.

8.1. Unibertsitateko kideen parte hartzea bultatzea konpromiso zibikoko eta euskal kultura integratzeko ekimenetan, horietan inplikatuz ikasle bisitariak, ikertzaileak eta gure unibertsitatera etorritako beste bisitari batzuk.

9. Ikasteko aukerak hobetzen dituzten programak bultzatzea, gizarte egoera ahulean dauden edo zailtasun ekonomikoak, hezkuntza premia bereziak eta bestelako premiak dituzten kolektiboetan.

9.1. III. Inklusio Planaren urteko txostena aurkeztea.

9.2. Ikasteko aukerak hobetzen dituzten programak bultzatzea, zailtasun ekonomikoak eta bestelako premiak dituzten kolektiboetan.

9.3. Unibertsitateko kolektiboek eta sektoreek garapenerako lankidetzaren arloan egiten dituzten ahaleginak koordinatzea, babestea eta bideratzea.

10. Jarduera akademiko guztietan ingurumen eragina murriztea, eta, horretarako, klima aldaketarekiko kontzientziazioa lantzen eta hura geldiarazteko ohitura berriak hartzen laguntzea.

10.1. Dokumentazioa inprimatu ordez, online bitartekoen erabilera bultzatzea, ingurumen aztarna txikiagoa uzten duten baliabideak sustatzea eta CO2 igorpen tasa txikiagoko garraio publiko osasuntsua erabiltzearen alde egitea.

10.2. Nazioarteko mugikortasuna kudeatzeko prozesua eguneratzea, Erasmus Without Paper Europako irizpidera egokitzeko.

11. Gizartean genero berdintasunerako politikak diseinatzen eta aztertzen laguntzea, eta horiek unibertsitatean bertan aplikatzea.

11.1. Indarrean den Berdintasun Planean aurreikusitako ekintzak burutzea, baita plan horretan aurreikusitako programak eta ikastaroak ere.

11.2. Genero indarkerien aurkako protokoloaren inplementazioa ebaluatzea.

11.3. STEM plana ezartzea, STEM bokazioak zabaltzeko emakumeen artean. Besteak beste, STEM esteka bat sortzea Berdintasunaren arloko Zuzendaritzaren webgunean, eta genero arloko prestakuntza STEM  irakasleentzat eta gure graduak DBHn eskaintzen dituzten pertsonentzat. Halaber, gai honi buruzko film laburren deialdia egitea UPV/EHUko ikasleei.

11.4. UPV/EHUren kontziliazio gida aurkeztea.

11.5. Trans protokoloaren jarraipena egitea eta haren Lehenengo Xedapen Gehigarriak aipatzen duen glosarioa osatzea.

11.6. Genero berdintasunari buruzko jardunaldiak, foroak eta azterlanak antolatzea eta horietan parte hartzea, baita unibertsitatean aniztasuna eta emakumeen lidergoa sustatuko duten jardueretan ere.

12. Gure unibertsitatearen lidergoa indartzea, ezagutza eta kultura sortzeko eta transferitzeko eta euskal gizartean iritzi informatua zabaltzeko eragile gisa.

12.1. Kultura jarduerak sustatzea eta koordinatzea, horretarako sortutako lan eta eztabaida taldearen bitartez.

12.2. Euskadiko Berreskuratze eta Erresilientzia Planaren egitasmo estrategikoetan aktiboki parte hartzea, lidergoa hartuta ezagutzaren sorkuntzan eta transferentzian, ibilbide sendo eta aitortua dugun alorretan.

13. UPV/EHUren kultura ondarea zaintzea, sustatzea eta zabaltzea.

13.1. Lankidetza akordioak bultzatzea kultura eragileekin.

13.2. Campusean unibertsitate hedakuntzako jarduerak sustatzea (kongresuak, mintegiak, tailerrak, ikastaroak eta jardunaldiak), laguntzak emateko deialdien bidez.

13.3. Euskal artea eta kultura ikertzen dituzten erakunde nazional eta atzerritarrekin lankidetzan jardutea.

14. Unibertsitateko campusetan euskararen eta euskal kulturaren erabilera indartzea, kantitatean eta kalitatean, eta gure hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko ezagutza areagotzea, bisitarien bidez.

14.1. Euskararen erabilera sustatzea unibertsitateko organoen bileretan.

14.2. Atzerriko ikasleen parte hartzea sustatzea euskara ikastaroetan.

14.3. Bikain ziurtagiria lortzen laguntzea.

15. Erakunde publikoekiko unibertsitatearen harremanak eta irudia indartzea.

15.1. Erakunde publikoekin eta antzeko beste batzuekin (Eustat, Emakunde, Arartekoa, Osakidetza, etab.) lankidetzan jardutea, lurralde historiko bakoitzean lankidetza hitzarmenak formalizatuz.

16. Unibertsitatearen eta lurralde historiko bakoitzaren sare sozioekonomikoaren eta kulturalaren arteko lotura sendotzea, eta lurralde historiko bakoitzak inplikazio handiagoa izatea prestakuntza, kultura eta transferentzia programetan.

16.1. Eragile sozioekonomikoak, Gizarte Erakundeen Sarea eta lurralde historiko bakoitzaren erreferentziazko erakundeak ezagutzeko bisitak antolatzea, campus bakoitzaren ikastegien lankidetzaz, praktikak, GRALak, MALak eta doktorego tesiak egiteko eta zerbitzuak kontratatzeko aukera emango duten hitzarmenak sinatzeari begira.

16.2. Bultzada ematea Graduondokoen Latinoamerikako Sareari, euskal ehun sozioekonomikoaren zerbitzura jarrita.

17. Nazioarteko harreman instituzionalak indartzea, bereziki EuskadiAkitania aliantzen eta ENLIGHT partzuergoaren esparruan.

17.1. Enlight partzuergoaren esparruan topaketak antolatzea, eta horiek koordinatzea Euskadi-Akitania aliantzen eta Euskampus-Bordele mugaz gaindiko campusaren testuinguruan dagoeneko egiten diren lankidetza jarduerekin.

17.2. Graduondokoen Latinoamerikako Sarearen jarduerak zabaltzea Latinoamerikako beste unibertsitate batzuetara.

4. PERTSONAK

1. Urte anitzeko plangintza ahalbidetzea, bai sailetako irakaskuntza eta ikerketa baliabideen kasuan, bai unibertsitateko antolakuntza eta ikasketa unitateetako AZPko langileen baliabide beharren kasuan, lanpostuen egonkortasuna sustatzeko.

1.1. AZPko langileen erreferentziazko plantilla berriaren irizpideak berrikusteko negoziazioak hastea, egungo egoerara egokitzeko.

1.2. Sailetako irakasle-ikertzaileen plantilla espezifikoaren plana onartzea.

1.3. Irakasle-ikertzaileen Poltsen Araudi berria eta zerrendak kudeatzeko prozedura berria martxan jartzea.

1.4. Doktorego aurreko eta ondorengo aldi baterako ikertzaileak kontratatzeko araudia onartzea.

2. AZPko langileen eta irakasle-ikertzaileen lanpostuen zerrendak egokitzea digitalizazioak eta unibertsitatearen helburu estrategikoek ekarritako premia berrietara.

2.1. AZPko langileen lanpostuen zerrenda egokitzea, plantilla aurreikuspenak eta UPV/EHUren antolakuntza egituran eginiko hobekuntzak bateratuta.

2.2. Organigramak eguneratzen eta egiturak homologatzen jarraitzea, lan bermeak mantentzeko 2014ko irailaren 17an onartutako akordioan ezarritakoa garatzeko.

2.3. Irakasle-ikertzaileen lanpostuen zerrendaren egokitzapena amaitzea.

3. Ibilbide profesionala sustatzea, lanpostu iraunkorrak eta erakargarriak zehaztuz.

3.1. AZPko langileentzat martxan dauden hautapen prozesuak amaitzea eta barne promozioko eta LEP prozesu berrien deialdia egitea (2016ko eta 2017ko LEPetako hautapen prozesuak eta lekualdatzeen lehiaketa burutzea; 2018, 2019 eta 2020ko LEP prozesuetako oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak onartzea; barne promozioko prozesu baten deialdia egitea LEP horietako funtzionarioentzat; 2021eko LEPa onartzea). 

3.2. Lanpostuen monografiak eguneratzeko eta lanpostuak baloratzeko prozesuari berrekitea.

3.3. Irakasle-ikertzaileen 2021 LEPa onartzea eta gauzatzea eta 2022koa planteatzea, bultzada emateko ibilbide profesionalaren barruko promozioari, ahaztu gabe plaza huts bat betetzen duten irakasle-ikertzaile akreditatuen egonkortze itxaronaldia ahal den neurrian murrizteko beharra.

3.4. Irakasle-ikertzaileen lanpostuen zerrenda eguneratzen jarraitzea eta Eusko Jaurlaritzara bidaltzea, argitaratzeko.

3.5. Doktorego aurreko eta ondorengo aldi baterako ikertzaileak kontratatzeko arauditik eratorritako ekintzak martxan jartzea.

3.6. Ikerketa ibilbidearen hasiera bultzatzeko neurriak aztertzea eta, hala badagokio, ezartzea.

4. Laguntza hobea ematea ibilbide profesionalaren hasieran, barne komunikazioan eta pertsonei eguneroko zereginetan eragiten dieten araudi edo antolaketa aldaketetan.

4.1. AZPko langileentzako Harrera Plana onartzea, langile berrien egokitzapena errazteko.

4.2. UPV/EHUn ikertzen hasten diren ikertzaileentzako harrera plana prestatzea, arreta berezia jarriz atzerriko ikertzaileengan eta haien premietan.

4.3. Irakasle-ikertzaile berrien harrera hobetzea, hainbat arlotan: ongietorri instituzionala eta UPV/EHUri buruzko informazioa; irakaskuntza jarduerara bideratutako IrakasBERRI programa; hastapenak ikerketan, etab.

5. Irakasle-ikertzaileen prestakuntza hobetzea, irakaskuntza-metodologiak eraldaketa digitalaren arora eta diseinu unibertsalera egokitzeko.

5.1. Irakaskuntza laguntzeko tresna digitalen ardatz bat sartzea irakaskuntzako garapen akademikorako prestakuntzaren esparruan.

5.2. 2021-22 ikasturterako irakaskuntzan laguntzeko tresna digitalei buruzko prestakuntza osagarria diseinatzea eta, hala badagokio, ezartzea (irakasleen gaitasun digitalen ebaluazioaren emaitzetan oinarritutako prestakuntza).

6. AZPko langileentzako prestakuntza erraztea eta areagotzea, beren lan jarduera hobetu eta egokitu dezaten eta, batez ere, unibertsitate osoaren eraldaketa digitalera egokitu daitezen.

6.1. Gaitasun digital orokorretan trebatzeko plan bat sortzea (DigComp 2.1) unibertsitateko kolektiboentzat (ikasleak, AZP eta irakasle-ikertzaileak), arreta berezia jarriz administrazio elektronikoa hedatzearekin, paperik gabeko bulegoarekin (irakasle-ikertzaileak, AZP) eta zeharkako gaitasunen garapenarekin (ikasleak) lotutako gaitasunetan.

6.2. Gaitasun digitaletan prestakuntza eskaintzen jarraitzea AZPko langileen profil guztiei, Gaitasun Digitalen Europako Esparruaren arabera.

7. Laneko bizitza hobetuko duten planak bultzatzea, unibertsitateko langile motibatuagoak eta osasuntsuagoak izateko. Arreta berezia jartzea kontziliazio neurrietan eta telelaneko planaren egokitzapenean.

7.1. Indarrean diren lanaldiak, telelana barne, aztertzea, unibertsitate zerbitzuaren prestazio eraginkortasunean duten inpaktua ebaluatzeko, eta beharrezkoak diren egokitzapenak egitea, laneko eta familiako bizitzaren arteko kontziliazioaren esparruan.

7.2. Prebentzioaren Kudeaketa Eskuliburua onartzea eta haren prozedurak etengabe egokitzea.

7.3. Arrisku psikosozialen analisian ikusitako arrisku faktore jakin batzuetan prebentzio neurriak gauzatzen jarraitzea.

7.4. Prebentzio ekintzak egiten jarraitzea arrisku psikosozialen analisian hautemandako hainbat arrisku faktoreri lotuta.

7.5. Osasun indibiduala eta kolektiboa zaintzeko plan baten oinarriak ezartzea, arreta berezia jarrita bereziki zaurgarriak diren pertsonengan eta istripuen eta gaixotasunen prebentzioan.

8. Kolektibo bakoitzarentzat beharrezkoak diren aplikazio informatikoen erabilera erraztea.

8.1. Software arkitektura berri bat diseinatzea, unibertsitateko kolektiboek gehien erabiltzen dituzten kudeaketa prozesuei eusteko aplikazio informatikoen eboluzioari begira.

8.2. Irakasle-ikertzaileen prestakuntza kudeatzeko prozeduren automatizazioa handitzea.

8.3. eGelaren bideragarritasuna aztertzea ikasleei irakaskuntzari buruzko funtsezko informazioa (irakaskuntza gidak, ordutegiak, tutoretzak…) emateko sistema gisa

9. Unibertsitateko jarduera guztietan euskararen erabilera normalizatua ahalbidetzea eta bultzatzea, eta ofizialak ez diren hizkuntzen, bereziki ingelesaren, ezagutza maila zabaltzea.

9.1. Euskararen erabilera bultzatzea unibertsitate arloan.

9.2. Unibertsitateko kideei atzerriko hizkuntzak ikasten laguntzea.

10.  Unibertsitateko kide guztien artean lan egiteko, ikasteko eta bizitzeko modu jakin batzuk bultzatzea, non GJHei egindako ekarpena zeharkako irizpide bat izango baita, eta hala jokatzen dutenak publikoki aitortzea.

10.1. Kolektiboek (irakasleak-ikertzaileak, AZP eta ikasleak) GJHei egindako ekarpena jasotzea, nabarmentzea eta bultzatzea.

11. Proiektu kolektiboak eta biltzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekin ekarpenak egiteko guneak sustatzea, unibertsitatea hobetzeko, baita haren gizarte proiekzioa ere, ikasleen, AZPko langileen eta irakasle-ikertzaileen artean.

11.1. Hiru kolektiboen ordezkariek osatutako lantaldeak eratzea, unibertsitaterako interesekoak diren gaiak garatzeko eta ezartzeko.

12. Unibertsitatean egindako lana gehiago aitortzea eta eskertzea.

12.1. Emaitza indibidual eta kolektibo onen barne eta kanpo komunikazioa eta aitortza areagotzea eta hobetzea.

13. Kolektibo guztiek –baita egresatuek ere– unibertsitatearekiko duten identitate eta hurbiltasun sentimendua indartzea. Lan baldintza egokiak ezartzea giza ingurune kolaboratibo eta integratzaileetan.

13.1. Campus osasungarria bultzatzea, kultura eta kirola batu nahi dituen ekimen gisa.

14. Ikasleen askotariko beharrei erantzutea.

14.1. ARRAKASTA programa finkatzea, arloan eskumena duten erakundeen lankidetzaz.

14.2. Presondegietan dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko aukerak areagotzea eta hobetzea.

14.3. Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonei laguntzea, bai unibertsitatera sartzen, bai haien bizitza akademikoan.

14.4. Ikastaroak eta jarduerak antolatzea irakasleentzat eta ikasleentzat, desgaitasunak edo hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekiko sentsibilizazioaren alorrean.

14.5. Dibertsitate funtzionaleko ikasleak gizarteratzearen eragile aktiboa izatea erraztea, arrakasta esperientziak zabalduz eta transferituz.

14.6. Ikasleei, eskatzen badute, arreta psikologikoa ematea, Arreta Psikologikorako Zerbitzuaren (AZP) Arautegiaren esparruan.

14.7. Nazioarteko babesa (asiloa, babesa eta aberrigabeak) duten pertsonen arreta programa ebaluatzea eta kolektibo horretako ikasleei emandako laguntza hobetzea.

5. GOBERNANTZA ETA BALIABIDEAK

1. Bi norabideko komunikazioa gauzatzea, enpatiaz, unibertsitateko kargudunen eta unibertsitateko kideen artean, campusetako ikastegi guztiekin eta sail guztiekin harremanak sendotuz.

1.1. Ikastegiak eta sailak bisitatzeko eta haiekin biltzeko programa bat garatzea, zuzendaritza taldeei kudeaketa lanean laguntzeko.

1.2. Inkesta bat egitea 2016ko berrantolaketan aldaketak izan zituzten ikastegietako irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen artean, eta bisita eta bilera programa bat adostea ikastegi horietako arduradunekin, emaitzak aztertzeko, hobetzeko arloak identifikatzeko eta hartu beharreko neurriak zehazteko.

1.3. Sailen oinarrizko arautegia berritzea, malgutasun handiagoa izateko haien barne antolamenduan, atalei dagokienez (lurralde atalak edo arloka), eta urteko memoria egitearen betebeharra sinplifikatzea/ezabatzea/ordeztea.

1.4. Ikertaldeekin eta Ikasleen Kontseiluarekin biltzeko egutegi bat egitea.

1.5. Unibertsitateko kolektibo guztiekin maiztasun batez biltzea.

2. Unibertsitateko kolektibo guztiek gobernantza estrategietan parte hartze handiagoa izan dezaten sustatzea.

2.1. Irakasle-ikertzaileen ordezkaritza egungo errealitatera egokitzeko estatutu erreforma bat proposatzea klaustroari, eta ikasleen parte hartzerako sistema eraginkorrago bat artikulatzea. Gobernu Kontseiluari proposatzea Araudiak aldatzeko, baldin eta erreforma onartzen bada: klaustroaren eta gobernu kontseiluaren funtzionamendu araudiak, ikasleen araudia, ikastegien esparru araudia, hauteskundeei buruzko araudi orokorra eta errektorea hautatzekoa. 

2.2. Ikasleei unibertsitate bizitzaren jarduera guztietan eta, bereziki, erakundearen gobernantzari lotutakoetan parte hartzea ahalbidetuko dieten bideak aktibatzea.

2.3.Unibertsitatearentzako Kode Etiko baten proposamena aurkeztea. 

2.4. Partaidetza prozedura erabiltzea LOSUren aurreproiektuari buruzko unibertsitateko kideen iritzia jasotzeko arauak lantzeko prozesuan.

3. 2019-2022 Unibertsitate Planaren azken bi urteak eraginkortasunez gauzatzea. Eusko Jaurlaritzarekin 2023-2026 Unibertsitate Plana modu aktiboan negoziatzea, horren barruan gure unibertsitatearen dimentsiorako egokia den azpiegitura programa bat jasotzeko.

3.1. UPV/EHUko eraikinetako azpiegituren plan baterako oinarriak ezartzea, non eraikin bakoitzak bere jarduerak egiteko beharrezkoak dituen eraberritze lanak jasoko diren, instalazioen erabiltzaileen segurtasunerako neurriak ezarriko diren eta irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko neurriak bultzatuko diren. Eraikinen mantentze lan prebentiboa lehenetsiko da.

3.2. Azpiegitura berrien edo campusetan daudenak berritzeko proposamenak lantzea.

4. Finantzaketa publikoa eta pribatua hobetzea. Funts publikoen erabilera eraginkorra sustatzea, eta unibertsitatearen garapenean lagundu nahi duten pertsona, enpresa edo erakundeen funts berriak erakartzea.

4.1. Aliantzak egitea UPV/EHUk UE Next Generation egitasmoaren baitan martxan jarriko diren proiektu estrategikoetan parte hartzeko.

4.2. Protokolo espezifiko bat definitzea erakundeek eta enpresek eskatzen dituzten etengabeko prestakuntza beharrei erantzuteko.

5. Erabaki estrategikoak hartzen lagunduko duen kontabilitate analitikoa ezartzea. Horrela, errazagoa izango da baliabide ekonomikoen erabileraren eraginkortasuna neurtzea eta helburuen betetze maila ebaluatzea.

5.1. Kontabilitate analitikoaren sistema ezartzeko planarekin aurrera egitea, erabaki estrategikoak orientatzeko.

5.2. Gastuaren eta sistemaren eraginkortasuna ebaluatuko duten urteko txostenak egitea Kontularia.

6. Hobeto ematea hartutako arauzko neurrien berri, aldez aurretik parte hartzea ahalbidetuz eta neurri horien laburpen exekutiboa eginez, errazago irakurri eta uler daitezen.

6.1 Gobernu onaren prozedurak aplikatzea https://www.ehu.eus/es/web/ gardentasun-ataria/buen-gobierno webgunean argitaratutako protokoloen arabera. Ikasturtea amaitzean, estatutuen garapenerako batzordeak prozedura horien funtzionamendua ebaluatzea

7. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 129. artikuluan ezarritako erregulazio onaren printzipioak betetzea: premia, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia.

7.1. Sinplifikazio administratiboko prozedura aplikatzea https://www.ehu.eus/es/ web/gardentasun-ataria/buen-gobierno webgunean ezarritakoaren arabera. Ikasturtea amaitzean, estatutuen garapenerako batzordeak prozedura horren funtzionamendua ebaluatzea.

7.2. Barne araudien aplikazioan dauden zailtasunak eta gehiegizko izapideak identifikatzea eta horiek hobetzeko proposamenak egitea.

7.3. Hitzarmenak azkarrago eta eraginkorrago izapidetzeko formulak aztertzea.

8. Efizienteak edo proportzionalak ez diren arauak ezabatzea, haien helburua lortzeko administrazio karga garestiak eta alferrikakoak baitira eta, gainera, proiektu edo helburu estrategikoen, hala nola ENLIGHTen, garapena oztopa baitezakete.

8.1. ENLIGHT University System lantalde bat sortzea, partzuergoaren helburuak betetzeko dauden araudi eta administrazio oztopoak identifikatu eta gainditzeko.

8.2. Graduondoko araudiak aplikatzeko zailtasunak identifikatzea eta araudi horien idazketa aldatzeko eta hobetzeko proposamenen zirriborro bat lantzea.

9.  Administrazio elektronikoaren garapena osatzea, kudeaketa prozesu guztiak unibertsitate digitalizatuaren ikuspegitik berriro diseinatuz eta administrazio izapideak sinplifikatuz eta arinduz.

9.1. UPV/EHUren Dokumentu Kudeaketarako Sistemaren modernizazio proiektuaren barnean, ikasleen espedienteen dokumentu serieak estandarizatzea.

9.2. Ikasleen espediente elektronikoaren kudeaketan erabilitako administrazio prozeduren garapena osatzea, dokumentu kudeaketaren proiektuaren garapenarekin batera.

9.3. Unibertsitateko administrazio prozeduren prozesuen mapa eta inbentarioa osatzea.

10. AZPko langileek, ikasleek, eta irakasle-ikertzaileek telematikoki egiten dituzten izapideetarako behar den denbora murriztea. Aplikazioetan sartzeko eta haiek erabiltzeko interfazeak sinplifikatzea, eta erabiltzaileen premia teknologikoetara egokitzea.

10.1. UPV/EHUren eraldaketa digitalerako Plan Gidaria lantzea.

10.2. Kudeaketa prozedurak eguneratzeko eta sinplifikatzeko prozesua burutzea (dieten kontrola, aurreko hitzordua, kontratazio plataforma berria, etab.).

11. UPV/EHUko datu unitate bat sortzea eta horretarako langile kualifikatuak hautatzea, jarduera akademikoa etengabe monitorizatu eta informazio iturri guztiak koordina ditzaten.

11.1. Unibertsitate Planaren eta SIIUren programa kontratuen adierazle akademikoen laukia diseinatzea eta garatzea.

12. Ikastegiei eta sailei berrantolaketa prozesuetan laguntzeko behar diren neurriak hartzea, ikasleen, AZPko langileen, eta irakasle-ikertzaileen ratioak antzekoak izan daitezen ikastegi eta sail guztietan.

12.1. Inkesta bat egitea 2016ko berrantolaketan aldaketak izan zituzten ikastegietako irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen artean, eta bisita eta bilera programa bat adostea ikastegi horietako arduradunekin, emaitzak aztertzeko, hobetzeko arloak identifikatzeko eta hartu beharreko neurriak zehazteko.

12.2. Sailen oinarrizko arautegia berritzea, malgutasun handiagoa izateko haien barne antolamenduan, atalei dagokienez (lurralde atalak edo arloka), eta urteko memoria egitearen betebeharra sinplifikatzea.

13. Mugikortasuna hobetzea eta azpiegitura fisikoak eta teknologikoak egokitzea, COVID-19ak eragindako krisiaren testuinguruan, irisgarritasuna hobetuta eta aurrekontu erabilgarritasuna kontuan hartuta betiere. UPV/EHUko eraikinen azpiegitura plan bat diseinatzea, beharrezkoak diren berrikuntzak jasotzeko, eraikinen prebentzioko mantentze lanei lehentasuna emanez.

13.1. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berriaren obra lizitatzea eta haren eraikuntza hastea.

13.2. Ikerbasqueri akonpainamendua egitea proiektuen idazketa fasean eta Joxe Mari Korta Zentroaren II. fasearen obren exekuzioan.

13.3. Campuseko ikastegietan eraberritze, hobekuntza eta egokitzapen lanak egiteko plana garatzea.

13.4. Irisgarritasun Plana garatzen jarraitzea.

13.5. Elkarlanean aritzea inplikatutako erakundeekin martxan jartzeko Zorrotzaurren UPV/EHUren ezagutza ardatza 

14. Ikerketarako Giza Baliabideen Estrategian (HRS4R) jasotako ekintzak inplementatzea ikertzaileen Europako Gutunaren aplikazioan eta ikertzaileak kontratatzeko jokabide kodean.

14.1. 2018-2021 plan estrategikoaren esparruaren baitan, HRS4R zigiluan hartutako konpromisoak berrikustea.

14.2. Neurriak hartzea martxan jartzeko merezimenduetan oinarritutako kontratazio politika ireki eta garden batera bideratutako ekintzak (OTM-R - Open, transparent and merit based recruitment policy).